mundu leunena

Lantegia

Anna Irina Russell
mundu leunena elkarrekin espazio bat bizitzeko gailu bigunen diseinua eta sorkuntza esploratzeko topaketa-tailerra da. Praktika artistikoaren eta esperimentazioaren bidez, biguntasunaz hausnartuko dugu, inguratzen gaituzten arkitektura eta sistema gogorren aurreko erresistentzia modu gisa. Elkarlanean diseinatu eta ekoitziko dugu, formak, materialak eta espazioarekin erlazionatzeko moduak esploratuz; egitea bera topaketarako eta eraikuntza partekaturako bidetzat hartuz.
 
mundu leunena udaz geroztik itzultzeko modu bat ere bada; itzulera leunagoa, bigunagoa. Pasa den maiatzean erraiak espazioa hartu zuen instalazio bateko materialetatik abiatutako leuntasuna, tailer honekin amaituko ez dela espero duguna; habitatzen ditugun espazioetan harrera egingo digun, zirkulatuko duen, besarkatuko duen eta hirian elkar aurkitzen jarraitzea ahalbidetuko duen egite leunago bat.
 
Datak eta ordutegiak
  • Al. 21 16:30-19:30 Uharte Zentroa
  • As. 22 11:00-13:30 y 16:00-19:00 Uharte Zentroa
  • Az. 23 17:00 Instalazio amaiera 18:30 Blanca Ariasekin topaketa Arma Aretoan (Zitadela)

Anna Irina Russell

Anna Irina Russell [Maresme, 1993] Bere praktika artistikoa eskulturaren eta instalazioaren bidez artikulatzen da, komunikazio-forma ez-hegemonikoei buruz espekulatzeko oinarri gisa, non aireak eta arnasketak material erlazional gisa funtzionatzen duten. Materiaren gaitasun adierazkorrean duen konfiantza sakon batetik abiatuta, bere ikerketa arnasten, puzten eta kolapsoaren atarian zalantza egiten duten egitura puzgarrietan zentratzen da, hitzari eusten dionari eta irudia gainditzen duenari erreparatuz: gehiegikeria, kutsatzea eta asfixia.

Gaur egun, artista egoiliarra da La Escocesan, eta aurretik Hangaren eta Fabra i Coatsen egon da. Colección Taurisanoren 'Because of many suns' saria (Artorama 2025) eta 2022ko ‘Miquel Casablancas Saria’ jaso ditu. Blanca Ariasek komisariatutako 'Neix en l’aire la primera flor' bakarkako erakusketa inauguratu berri du (Museu Can Mario, Fundació Vila Casas. Palafrugell). Duela gutxi bere lana bakarka erakutsi du TABAKALERAn (Birika bezain elastikoa, 2025, Donostia) eta Bombon Projectsen (Un contagi, 2025, Bartzelona), bai eta taldeka ere hainbat espaziotan: Fundació Joan Miró (Sala d’espera, 2024, Bcn), Santa Mònica (L’altre costat, 2024, Bcn), La Panera (Només si fa olor de terra, 2024, Lleida), MACBA (Lorem Ipsum, 2021, Bcn), La Casa Encendida (Inéditos, 2021, Madril) eta CCCBn (Feminismes! 2019, Bcn), besteak beste. 2024an Tomar aire argitaratu zuen, Brillo Editorialekin egindako artista-liburua.

Datak 21 / 09 / 2026 - 23 / 09 / 2026
LekuaUharte Zentroa eta Arma Aretoa (Zitadela)
PrezioaDoakoa
Plaza kopurua20

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du