Lantegi honetan zeramikako oinarrizko modelatzeko teknikak eta piezen dekoraziorako kolorea erabiltzeko moduak aztertuko ditugu, engobeak eta esmalteak erabiliz. Buztina gure tresna izango da sormenari forma eman, eta, behin egosita, marrazki eta koloreztatzeko euskarri berezia bihurtuko da.
1. eguna – Otsailak 3
2. eguna – Otsailak 4
3. eguna – Otsailak 5
4. eguna – Otsailak 6
Oharra: Beharrezko material guztiak barne izango dira, eta parte hartzeko ez da aurretiazko esperientziarik behar.
Marina G. Guerreiro
A Guarda, 1992. Arte Ederretan graduatua Salamancako Unibertsitatean eta M.P.A ikasketak Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bere eskultura-praktikan, material prekarioen bidez eraikitako xehetasunen zainduria nabarmentzen da, baita ordenaren eta desordenaren, kontrolaren eta zoriaren arteko oreka bilatzea ere. Bere erakusketa aipagarrienetako batzuk honako hauek dira: Esta orilla es fruto (Rosa Santos Galeria, Madril, 2023), Buen Camino (La Casa Encendida, 2022), Given Time(Intersticio, Londres, Erresuma Batua, 2021), Una Promesa (Rosa Santos Galeria, Valentzia, 2020), LMXJVSD (Pols, Valentzia, 2020).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026