Discutir las imágenes

Xiana do Teixeiro

Tailer honek sorkuntzaren eta audientziaren ikuspuntutik irudiak zalantzan jartzea miatzen du. Gelditu, berriz begiratu, egunero kontsumitzen dituzun (eta kontsumitzen zaituzten) irudiak ireki eta arazo bezala planteatu.

Tailerrak, ikuspuntu ekofeministatik, irudiak eztabaidatzen dituzten irudiak sortzeko bide ezberdinak zeharkatuko ditu: esku hartutako irudiak, irudi eskasak, bertze irudiak seinalatzen dituzten irudiak eta ukatzen ditugun irudiak.

Irudiak eztabaidatzeak hauek bizitzeko, (berriz) politizatzeko, eraldatzeko eta gu aldatzeko aukera ematen du. Akatsa derrigortzen gaituen sistema estraktibistaren kolaboratzailea den fluxuan, etika sorreraren erdigunera itzultzea gure obra-biziko prozesuei zentzua emateko modu bakarra da.

Xiana do Teixeiro

Zinemagilea, ekoizlea, ikertzailea. Bere lana generoaren (kontakizun intimoa, eremu publikoa, leku seguruak, erresistentzia mintzaldiak eta ospakizun feministak) eta biofiliaren (jakin- min harremanak, laguntasuna eta planeta biziko espezie/komunitate ezberdinen arteko lankidetza) inguruan garatzen du. Walkie Talkie Films (2008) ekoiztetxearen sortzaileetako bat. Proyecto Diario (BCN Producció saria) ikerketa artistikoaren eta Crias-en egilea, nerabeen egunkari intimo femeninoa eramaten du zinemara (postprodukzioan). Salvaxe, Salvaxe (Emilio Fonseca) lanaren  ekoizlea eta gidoilarietako bat, 2024an Malagan Dokumental Onena bezala saritua, Capitalocenoco lurralde eta bizi basatien, errefuxiatutako flora eta faunaren irudi berriak entseatzen dituelarik. Carretera de una sola dirección (2016) proiektuarekin X Films (Punto de Vista) sariaren garailea izan zen. Bere lehendabiziko film luzea, Tódalas mulleres que coñezo (2018), eremu publikoaren, generoaren eta indarkeriaren inguruko dokumental partizipatiboa da. Filmak hainbat sari irabazi ditu jaialdietan eta hezkuntza programa aunitzetan hartu du parte material pedagogiko gisa.

Plaza kopurua beteta
Datak17 / 02 / 2025 - 20 / 02 / 2025
Ordutegia15:30 - 19:30
Prezioa25 €
Plaza kopurua15
SarbideaAukeraketa prozesua