Solasaldia
Helena López Camacho
Helena López Camachok gidatutako solasaldi irekia.
Zer gertatzen da erakusketa-formatua esperimentaziorako gune izateari utzi eta betebehar bihurtzen denean?
Zer eskaintzen die gailu honek, bere ahalmen guztiekin, benetan aldarrikatzen dutenei?
Zer espero dugu —zer espero da— arte-prozesu eta piezetan sortutako jakintzak sozializatzeaz hitz egiten dugunean? Zein baliabide mota irudika ditzakegu herritarren eskubide kulturalen alde modu eraginkorragoan lan egiteko?
Galdera horiek izango dira saio ireki honetan jorratuko diren gaietako batzuk. Helenarekin batera parte hartuko dute Iñigo Gómezek (Iruñeko Udaleko Kultura Arloko zuzendaria), Elisa Arteta eta Amaia Suberviola (Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programaren aurreko edizioetako artista onuradunak).
Helena López Camacho
Artearen Historiako lizentziaduna eta Ondare Historikoaren Kudeaketa eta Dokumentazioan aditua. Erakusketak, argitalpenak eta programa publikoak ekoizten aritu da museo askotan, hala nola Bilboko Guggenheim Museoan 2006. urtera arte. 2006tik 2024ra Leongo MUSAC museoko Erakusketa eta Proiektuen Koordinazio Sailean aritu zen, aldi baterako erakusketak kudeatu eta koordinatzen. 2023tik aurrera, Bilboko Bilbao Arte Fundazioan Uribitarte40 aretoaren eta BA Bildumaren arduradun gisa egiten du lan.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2025