Kalera! herritarren eta Uharte Zentroaren arteko sorkuntza-prozesu partekatuak bultzatzen dituen sorkuntza kolektiboko proiektu bat da.
Bere helburua parte-hartzean, trukean eta elkarlanean oinarritutako ekoizpen kulturalean inplikatutako pertsona-sarea aktibatzea eta sendotzea da, arte-zentroaren eta Uharteko herriaren arteko harreman-bide berriak finkatuz.
Lana honek beste proiektu batzuekin hasitako bideari jarraitzen dio, prozesu horretan eraikitako harremanak eta elkarlan bideak mantenduz eta zabalduz.
Mina fabrikatik Uharte Zentrora da Ekhiñe Etxeberria Garjónen ikerketa-proiektuaren izenburua. Proiektu hau Uharteko Zentroaren eraikuntzarekin duela urte batzuk gertatutakoa jorratzeko beharraren ondorioz sortu da. Iragana eta oraina, Mina fabrika eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa uztartu nahi zituen proiektu bat.
Totemak orain arte ikerketan aurkitutako material desberdinak biltzen ditu, eta Uharteko Zentro izenez ezagutzen den espazioa eta haren gertuko testuingurua, Uharte herria, elkarrizketa batean aktibatzeko abiapuntu izan nahi du. Uharteko artistak eta eragileekin egindako tailer eta aktibazioen bidez, herritarren inplikazioa bilatzen da, iragana, Arte Garaikideko Zentro baten egungo errealitatea eta testuinguru lokal horren beharrak elkarrizketan jartzeko.
Tótema 2023an Kultur Etxean egon da, 2023ko urriaren 28tik 2024ko urtarrilaren 8ra.
Epe horretan honako kolektibo hauekin lan egin da:
Erakunde laguntzaileak
Lankidetzan
Copyright © Uharteko Zentroa 2026