Kalera! Lab 2026

Kalera! herritarren eta Uharte Zentroaren arteko sorkuntza-prozesu partekatuak bultzatzen dituen sorkuntza kolektiboko proiektu bat da.

Bere helburua parte-hartzean, trukean eta elkarlanean oinarritutako ekoizpen kulturalean inplikatutako pertsona-sarea aktibatzea eta sendotzea da, arte-zentroaren eta Uharteko herriaren arteko harreman-bide berriak finkatuz.

Lana honek beste proiektu batzuekin hasitako bideari jarraitzen dio, prozesu horretan eraikitako harremanak eta elkarlan bideak mantenduz eta zabalduz.

Kalera! Lab Uharte Zentroak bultzatutako sorkuntza kolektiboko eta bitartekaritza kulturaleko ekimena da, bi ikasturtetan zehar (2026–2028) garatuko dena. Kalera! proiektuaren ibilbidearen berrikuspen kritikotik sortu da, lan-esparru irekiko laborategi esperimental gisa funtzionatzeko asmoz, betiere herritarrak konektatzera eta udalerrian ekoizpen kultural partekatua aktibatzera bideratuta.

Fase honek sorkuntza partehartzailean sakontzea eta komunitate-harremanetarako bide berriak eraikitzea du helburu, bi ardatz nagusiren bidez:

  • Elkarlan-sare zabaldua: Tokiko eragileekiko aliantzak sendotzea eta zabaltzea. Virgen Blanca ikastetxe publikoarekin, Ugazterekin eta Jubilotekarekin egindako etengabeko lanaz gain, edizio honek Jubilatuen Klubaren eta Uharteko Udaleko Kultura Sailaren parte-hartze aktiboa izanen du.
  • Gobernantza partehartzailea: Kudeaketa kulturaleko eredu horizontalagoen prototipoak diseinatzea, herritarrek sorkuntzan ez ezik, prozesuei eta formatuei buruzko erabakiak hartzean ere parte har dezaten.

Proiektua bi ziklo osagarritan egituratzen da:

  • Lehenengo zikloa – Aktibazioa, entzuketa eta esperimentazioa (2026–2027): Lan-saioak, kartografia kolektiboak, soinu-sorkuntza eta tresna komunitarioak, herriko relatoak, interesak eta problematikak detektatzeko. Uharteko Egunaren esparruan eginen den aktibazio publiko batekin amaituko da.
  • Bigarren zikloa – Ekoizpena eta sendotzea (2027–2028): Sorkuntza-prozesuen (8 eta 10 artean) eta eremu publikoko gutxienez 4 esku-hartzeren gauzatzea (soinua, zeramika edo arte situatuak bezalako hizkuntzak erabiliz), material kolektiboen zein artxibo baten garapenaz gain.

Kalera! Lab-ek arte garaikidea gizarte- eta hezkuntza-baliabide gisa ulertzen du, komunitate-loturak dinamizatzeko, belaunaldien arteko profil anitzei ahotsa emateko eta Uharteko ehun kulturalean eragin iraunkorra sortzeko.

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du