Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak urteak daramatza programa propioei lotutako hezkuntza- proiektuak tutorizatzen. Irakasle askok zalantzazko uneak eta hausnarketak partekatu dituzte gurekin, gure sareko lana elikatzeko.

Hezkuntza-proiektu bat baduzu eta artearekin lotu edo estrategia artistiko garaikideetatik bideratu nahi duzuna eta aholkularitza behar baduzu:
– Zure proiektua artista garaikideen lanarekin konektatzeko
– Gai edo prozesu bati buruzko erreferenteak lortzeko
– Proiektua desblokeatzeko edo bideratzeko estrategiak aurkitzeko
– Beldurrak edo zalantzak partekatzeko

Idatz ezazu email bat educacion@centrohuarte.es helbidera eta ikusiko dugu elkar laguntzeko modua.