“Artea irakastea subjektu kritikoak prestatzea da, eta hori beti da mehatxu bat, pertsona bat kontziente eta sentibera denean eta munduan duen lekuaz ohartzen denean, eta horrekin ados ez badago, haustura eta desadostasun egoerak agertzen baitira. […] Estetika eta artea ikastea munduari aurre egiteko modu bat besterik ez da”

Imanol Agirre

 

 

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza komunitatea eta komunitate artistikoa lotzeko aukera ematen duten prozesuak sortzean, jardun eraldatzaile batetik, esploratzeko dauden heziketa aukera berriak bilatu eta abiaraztea dakarren

alorretik.

Osasun-larrialdiak gure gorputzak, harremanak eta emozioak zeharkatzen jarraitzen dituen ikasturte honetan, inoiz baino apustu handiagoa egiten dugu sareko baliabideak eskaintzearen alde, espazio kritikoak, ikaskuntzakoak eta sormenezkoak sortzeko.

2021-2022 ikasturterako proposamenen helburu nagusia irakasleei hezkuntza-proposamenak garatzen laguntzea da, arte-adierazpena ardatz hartuta.

Entzun, gidatu, proposatu eta zaindu ahal izateko espazioak eta baliabideak sortuz Lagundu nahi dugu.

Asmo horrekin, dagoeneko finkatuta dauden “A3” edo “Lurralde Eskola” bezalako proiektuen berrikuspena eta “Tresnaka” bezalako proiektu berriagoen jarraipenak konbinatzen dituen hezkuntza-eskaintza planteatzen dugu. “Tresnaka” iazko urrian aurkeztuko dugun on-line baliabidearen osagarri den tokiko artistekin lan egiteko proposamena.

 

Nafarroako ikastetxeei zuzendutako deialdiak

A3

Izen emateak 2021eko irailaren 13tik 30era.

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da, honen asmoa toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

 

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslei zuzendua dago, hauen asmoak badira:

– beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;

– esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;

– ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

 

Deialdiaren informazio osoa eta izen emateak hemen

 

Eskola Lurraldea

Hurrengo deialdia 2022ko otsaila-martxoan aterako da.

Nafarroako ikastetxeetan garatzeko hezkuntza proiektu bat hautatzeko deialdi bat da Eskola Lurraldea, bertan, ikasturte batean, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa jorratzeko egina da.

Egungo deialdirako oinarriak 2021eko maiatzean itxi ziren, eta Arbizuko eskolaren “kabitik mundura” proiektu irabazlea bosgarren edizio honetan ezarriko da, 2021-22 ikasturtean.

Uharte Zentroak giza baliabideak, teknikoak eta materialak jarriko ditu hautatutako proiektua garatu ahal izateko (3.000 euroko balioa).

 

Deialdiaren informazio osoa eta izen emateak hemen.

 

 

Irakasleentzat ikastaroak. Hezkuntza artistikorako teknika eta teoria.

 

TRESNAKA (prozesu artistikoak eskolan)

www.tresnaka.net

Izen emateak 2021eko azaroak 10 arte.

Tresnaka Arte Garaikideko Uharte Zentroari lotutako artisten sormen-prozesuak biltzen dituen proiektua da, artearen, kulturaren eta hezkuntzaren eremuan zabaltzeko. Webgune bizia da, non eduki berriak etengabe sartzen diren.

TRESNAKA osatzen duten Artisten fitxak erakusten dira. Hainbat baliabidetatik abiatuta, haien lanera, interesetara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea errazten da. Era berean, Proposamen didaktiko batzuk proposatzen dira, arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak, artisten sormen-prozesuak eskoletan edo beste hezkuntza-testuinguru batzuetan erabiltzeko.

Web tresna honen erabileran interesa duten irakasleei laguntzea eta gidatzea proposatzen dugu, prestakuntza- eta esperimentazio-prozesu partekatu batean zehar.

 

Deialdiaren informazio osoa eta izen emateak hemen.

 

 

“Zigilu-laborategia” tailerra

Izen emateak 2021eko irailaren 13tik 30era.

Sorkuntza-laborategia, fotopolimeroen zigiluen diseinuaren aukera grafiko eta artistiko guztiak aztertzeko.

Fotopolimeroa gomazko itxurako material bat da, espektro ultramoreko argiarekin kontaktuan jartzen dena eta bereizmen handiko emaitzak lortzea ahalbidetzen duena. Bere aukerak eta prozesatzeko moduak askotarikoak direnez, prozedura hau artistek eta sortzaileek asko erabili dute, tintaz, arkatzez, urez edo irudi digitalez marrazkiak egiteko aukera ematen baitu, argazkia grabatutako irudian sartuz.

La compañia de Oficiosek eskainiko duen lantegia haur-, lehen-, higarren-hezkuntzako edo hezkuntza ez-formaleko irakasleei zuzendua dago baldin eta nahi badute:

– Prozesu artistikoekin esperimentatzea, eguneroko hezkuntza-praktikan eta hezkuntza-esperientzian txertatzeko.

– Fotopolimero-grabatuaren oinarrizko kontzeptuak ikastea.

– Taldearen behar pertsonal eta kolektiboei modu ludiko eta praktikoan erantzungo dieten tresnak sortzea.

 

Deialdiaren informazio osoa eta izen emateak hemen.