Eskola Lurraldea deialdiak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bertzetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi honen helburua gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistekin lan egitea da. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin  lotzea/elkartzea bilatzen da.

Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko eta ondorioz, kultur ekoizpenaren eszenatoki gisa.

Eskola lurraldea 2021-2022

Itxiaera: maiatzaren 22a.
Deialdi honek hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.

Xehetasunak

ESKOLA LURRALDEA DEIALDIA EBATZI DA

Lurralde Eskolaren laugarren edizio honetan, ebaluazio-batzordeak Gloria Larrainzar (Zubiri) EP hautatu du, “Ganando Patio” proiektuarekin, eta bereziki baloratu ditu herritarrekiko partaidetza-prozesuen alde hezkuntza-komunitatetik harago egindako apustua, planteamendu irekia prozesu artistikoetatik eta lurraldean duen eragina.  

Xehetasunak

Eskola Lurraldea 2020-2021

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 28ra luzatu da.
Eskola Lurraldea deialdiak hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.

Xehetasunak

Eskola Lurraldea deialdia ebatzi da

Eskola Lurraldearen hirugarren edizio honetan, Burlatako Amor de dios – Regina Pacis Ikastetxearen “Arte de Burlada” proiektua hautatzea erabaki da. Batzordeak bereziki baloratu du inguru hurbilarekin eta hurbilean ikerketa prozesuekin duen planteamendu irekia. .

Xehetasunak

Iturriaren koloreak Lizarrako Remontival IPan

ESKOLA LURRALDEA – 2018/19 ikasturtea.
Ikasturte honetan Lizarrako Remontival ikastetxe publikoaren D eredua “Ituriaren Koloreak” proiektua lantzen ari da Eskola Lurraldearen baitan. Aurreko ikasturteetan eskolatik gertu zegoen 1856.urtean eraikitako Remontival iturriaren berreskuratze lanak egin zituzten eta aurten, inguruak edertu eta bide batez, adierazpen artistikorako jarduerak sustatu nahi izan dituzte

Xehetasunak