Uharte Zentroan, 2019an, lan bat egin nuen: 2x2-ko lau oihal, indartua, inprimazioa eta pintatua. Oihal horiek EDÉN prozesuaren zati dira; lan horrekin jarraitzen dut gaur egun ere. Muntaiaren eta inprimaketaren ondoren, kaseinarekin eta enkaustikarekin margotu nuen, eta binilo-matrizeekin estanpazio bat egin nuen. Lau zuhaitzek, formatu handikoek, ehuna betetzen dute: haritz batek, lizar batek, arte batek eta pago batek. Lau luma-marrazki ere badaude, tematika berarekin. Proiektu honen ezaugarriak direla eta, luzatu egin zen nire egonaldia; urtarriletik abendura bitartean egon nintzen pinturak prestatzen, pigmentuekin, emultsioekin, argizariekin, bernizekin, poto, espatula, su txiki eta beropistolarekin. Gubiez, biniloaz, grafitoaz, tintaz eta ikatz-ziriaz gainera. Prozesuak nire estudioan jarraitzen du, tamaina txikiagoko piezekin, hurrengo aurkezpen batez gozatzeko zain. Uharteko esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta inguratu ninduen guztiaz gozatu nuen.  

Silvia Echandi

Lizarran jaio nintzen, 1955ean, eta sei urte nituela Iruñera joan nintzen. 1970eko hamarkadan, eskolak jaso nituen Arte eta Ofizio Eskolan, eta marrazketako eskola partikularrak ere. Mariano Royoren tailerrean parte hartu nuen sortu zenetik, eta eskolak jaso nituen tokiko zein kanpoko sortzaileekin batera. Geroago, eskulturarekin esperimentatu nuen, eta, 1989an, grabatuarekin eta bere teknikekin hasi nintzen. Tailerrak egin ditut Deba, Calella, Betanzos, Madril, Fuendetodos, Uharte eta Iruñean. Nafarroako ia toki guztietan, Iparraldeko hainbat tokitan, EAEn, Madrilen, Coruñan, Jaénen eta Bartzelonan erakutsi ditut nire lanak. 

Kargatzen…