Artista garen aldetik, jakintza estetikoaren ulermenerako eta praxirako bidean, gatazka sortzen da sormena ikerketarekin identifikatzean, eta planteatutako galderari zentzua emango dion erantzuna aurkezten da: zer ikertzen dute beren arte-jardunbidean eta beren arte-jardunbidetik esperimentatzen duten artistek? Espainiako XX. mendeko panoraman, oso gutxi dira artearen estetikari eta kritikari egiten zaizkion ekarpenak, eta, daudenak, filosofoenak dira, nagusiki, ez artistenak. Dauden jardunbideak eta emakumearen identitatea subjektu artistikotzat jotzen dituzten azterlanak ere urriak izan dira, errepresentazioaren teoria bat defendatzeari dagokionez. Gertakari artistikoari dimentsio kontzeptualetik begiratuta, gure helburu nagusia da femeninoa denaren kontzeptu estetikoaren garapenean aurrera egitea, haren funtzio adierazgarriari dagokionez, erakusteko haren izaera sozialak, kulturalak eta estetikoak haren errepresentazio-espazioan nola sortzen duten artediskurtso bat. Azterlanak oinarri teorikoa eta enpirikoa eraikin nahi du, generoikuspegitik hurbilketa bat egiteko aukera emango diguna. Ikuspegi metodologikoa, Jorge Oteiza artistaren asmo esperimentalean (bere aldaketen legea) oinarrituta zehaztua, sormen-ekintzarekin batera, “El Sin Título” izeneko ikus-entzunezko obra esperimentalaren bidez. Artearen errepresentazio-funtzioa arte-diziplinatik hondatzean eta xehatzean zentratuta dauden analisi eta azterlan-jardunbidea, errepresentazioaren zerbitzura dagoen femeninotasunaren eredu estetiko bati forma emateko.
Natividad Garbayo
Natividad Garbayo Alvero (Cintruénigo, 1975) Haren interes eta ardura artistikoa garatzeko erabakia irmotasunez hartuta, batera egiten ditu “La feminidad puesta al desnudo en la experimentación audiovisual” doktoretza-tesiaren ikerketa-lana eta heziketaeta arte-programen zuzendaritza eta kudeaketa, Dar Forma delakoaren bidez. Haren jardunbideak batera du bere azterketa-asmo nagusia, hots, esperientzia estetikoa emakume gisa, arte-laborategiaren barruan eta kanpoan artista gisa duen izaerarekin bat funtsatzea.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026