Arlo edo talde kooperatiboetan banatu gara; haietan, talde bakoitzak bere
sorkuntzaren inguruan lan egin du, eta askeak eta sortzaileak izan dira, baina beti eutsi
diote gainerako arloekiko etengabeko elkarrekintzari, prozesuak batzeko eta, hala, emaitza
bateratu bat lortzeko. Oinarri gisa, zentroak eskaini dizkigun ekoizpen-laborategiak erabili
ditugu (beste kanpo-espazio batzuez gainera), ekoizpena garatzeko. Horrez gainera, zortea
izan dugu, beste erakunde eta artista batzuekin elkarlanean jardun baitugu eta haien
ikuspegia eman baitigute, eta hori funtsezkoa izan da proiektuarekin aurrera jarraitzeko.
EKOIZPENA
*Laborategiak:
Gorputz Laborategia: “NO-ME-VE” piezaren sorkuntza
Printlab-a: argazkien inprimaketa, logoaren diseinua, biniloa ehunaren gainean
estanpatzea. Audiolab-a: “voces” “Messech” konposizioen musika-ekoizpena
Bideolab-a: Materialak bideoak eta argazkiak grabatzeko erabiltzea.*
Beste batzuk:
Erabilera anitzeko aretoa: Argazki-saioa eta egoitzaren amaierako erakusketa.
Zentroaren espazioak: bideoaren grabaketa.
Sikarelipoint studio-a: estudioko argazkiak.
Kánula estudioa: Eszenografia
Nduguren eta Kromita clothing-en jantziak
Kanpoaldeak: bideoaren grabaketa
MI-TI Comunidad Artística
MI-TI taldea 2020an sortu zen, xede honekin: komunitate artistiko bat sortzea diziplina desberdinetako artistekin kolaboratzeko, taldean lan egin ahal izateko. Izena hitz-joko bat da, pertsonen arteko komunikazio islatzen duena: “MI” igorleari dagokio, eta “TI”, hartzaileari. Komunikazioa komunitatearen funtsa da, “komunikazio artistiko” bat. Hainbat talde artistikok osatzen dute komunitatea: zuzendaritza-taldea, gorputza, soinua eta irudia. Haren helburua Nafarroako artista gazteen proiektua bultzatzea da.
Zuzendaritza-taldea Irantzu del Valle de Miguel (zuzendaria) Irati del Valle de Miguel (zuzendari laguntzailea)
Gorputzaren taldea Nekane Itoiz Garmendia (interpretatzailea) Andrea Loyola Casado (interpretatzailea) Harritxu de Atxa (interpretatzailea)
Soinu-taldea (TheRoom Colectivo) Eloy Almaraz Diez (musikaria) Omar Alanís Jiménez (musikaria)
Irudiaren taldea Noemi Allo del Moral “Ndugu” (jantziak) Sika de la Gala Antón “Sikarelipoint studio” (bideoa eta argazkiak)
* Kolaborazioak: Kánula Estudio Kromita Clothing Figurante-taldea (Ana Aranguren, Juan Andrés Ayuso, Peio Etxarri, CarmenIriso, Mitxel Lorenzo, Isabel del Río, Edurne Contreras, Haizea Pfeiffer, PedroLoyola, Olga Segura, Adrián Romero, Guillermo del Valle, Nega).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026