Abandonados proiektuak, aterpe seguru baten ustekabezko aurkikuntzaren 
bidez abandonuaren espresioan (abstrakzio bezala) sakontzen du: bakardadea, 
gelditasuna eta isolamendua. Ustekabezko leku horiek dira, aldi berean 
familiarrak direnak, mihisearen gainean errealitatera helarazten direnak eta 
erreala fantasiarekin lotzen duena errebelazio pertsonal baten bidez. Inork ere 
bisitatzen ez dituen paisaiak, urrutiko tokietan inspiratuak, abandonatutako 
eraikuntzen misterioan, ortzi-muga infinituak dituzten landetako egunsenti 
eta ilunabarretan eta ametsetan bakarra existitzen diren ezinezko koloreetan. 
Geometriaren bidez erraz ezagutu daitezkeen elementuak erabiliz deskribatu 
nahi da estetikoki, lerro oso zuzenen eraikuntzekin, kolorearen erabilerari esker 
ezagutezinak eta itxura ia surrealista dutenak. Proiektu honen zati bat Uharte 
Zentroaren eremu batean garatu da eta 2024rako amaitzea aurreikusten da. 

Margarita Asenjo

 Zaragoza, 1979. Musikaria eta artista plastikoa, Iruñako Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbideetako Udal Eskolan jaso zuen prestakuntza. Artista plastiko bezala akuarelarekin, tintarekin eta olio pinturarekin egiten du lan. Taldekako erakusketa ezberdinetan hartu du parte eta fanzineen, kartelen eta disko azalen diseinuetan ere kolaboratu du. Arkitekturarekiko, formen sintesiarekiko, kolorearen azterketarekiko eta mundu etereo eta irudizkoarekiko duen interesak osatzen dute bere lanaren oinarria.

Kargatzen…