Basoak bere hizkuntza du, murmurikatzea: bere atzean unibertso bat ezkutatzen duen soinu multzo leuna. Proiektu hau osatzen duten lanek murmurikatzearen atzean ezkutatzen den guztian sakondu nahi dute: jaiotza, heriotza, lo egitea, esnatzea, errealitateak eta fantasiak, gure ametsak islatzen dituztenak eta basoan mundu paralelo bat irudikatzera garamatzatenak.

Marcos Navarro Sayas

Arte Ederretako ikasketak Valentzian egin zituen eta gero Madrilera joan zen bizitzera. Akuarelaz egindako margolan zehatzek osatzen dute bere lana, natura basatian eta Nafarroako mundu magiko eta mitologikoan ditu sustraiak, sinboloz eta metaforaz betetako hizkuntza pertsonal baten bidez hedatuta, basoko unibertso piktoriko bat sortzen duena, non animaliak eta pertsonaia bakartiak basoen eta lanbro-soroen artean bizi diren.

Kargatzen…