TRST Egun batean pozik nago eta bestean TRST. Eta, hala, gurpil batean sartuta. Neure buruaren inguruko baieztapen horretatik sortu zen proiektu hau, zenbait hilez menderatzen ari zaidan eta astun izaten ari den pentsamendu sistemiko batetik. Eta, besterik gabe, nora naraman ez dakidan baina egon nahi dudan lekuan naukan jardunbide bat sortzeko eta abian jartzeko beharra sortzen da. Jardunbide horretan, egiteko zenbait modu elkarrekin lotzen dira, eta horiek guztiek zenbait teknika grafiko kohesionatzen dituzte, hala nola grabatua, litografia eta serigrafia. Elkarren arteko lotura horren guztiaren bidez, beste zehaztapen batzuk iker eta esperimenta ditzaket eta beste material eta hizkuntza batzuk ezagut ditzaket lan grafikoaren barruan. Ehungintzak paperak baino aukera gehiago ematen dit jolasteko eta miatzeko. Horren bidez, inprimatzeko teknika tradizionalen formalizazioaren balioa nabarmendu nahi dut, gaur egungo testuinguruan sartu eta harekin harremanetan jartzeko eta, hala, diskurtso tradizionaletik urruntzeko eta grafika beste sistema batzuetan zirkulatzeko. TRSTn keinuekin, grafismoarekin, sinbolismoarekin eta afektuekin lan egiten dut, menderatzesistemek gizabanako sentiberarengan nola eragiten duten ulertzeko. 

Maider Garayo Urabayen

Iruñean (Nafarroa) bizi eta lan egiten du. Grabatu eta Estanpazio Tekniketako zikloa ikasi zuen, eta ondoren Arte Gradua eta Arteko Sorkuntza eta Ikerketako Masterra egin zituen UPV/EHUn. Bere praktika artistikoan, prozedura grafiko tradizionalak testuinguru garaikideko behar eta kezketara hurbiltzea du helburu, baita egungo errealitatea islatzea ere, materialaren erabileratik hasi eta haren zirkulazioraino. Artista-egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia) eta WIELS Contemporary Art Centre-n (Brusela), eta bere lana erakutsi du, besteak beste, Polvorínen, Montehermoso Kulturunean eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.

Kargatzen…