TO LET GO dimentsio handiko poesia bisualeko liburu bat da, eta 4 tablet ditu txertatuta, orri bat pasatzen den bakoitzean mugimenduan dauden irudiak agertzen direla. Bertan, objektuei lotuta dauden pertsonak ikus daitezke, eta euren artean, joaten uzteko ezintasuna gogorarazten dutenak.

Gorputzaren eta espazioaren arteko harremana ardatz duten nire lanak espazio ez-eszenikoetan sortu ohi dira, espazio horiek berrinterpretatuz, beste esanahi bat emanez eta eszeniko bihurtuz. Sorkuntzari diziplina artistiko desberdinetatik heltzea interesatzen zait eta izendapenen mugak ezabatzera jolasten duten obra hibridoak konposatzea.

 

Laida Aldaz Arrieta

Arteen hibridazioan interes berezia duen diziplina anitzeko artista da. Hainbat arte-arlotako lanak sortu, zuzendu eta ekoizten ditu, koreografo/artista ugarirekin dantzatzen du eta eskolak ematen ditu nazioarteko eskola eta jaialdietan. El Trastero Creativo kultur elkarteko buru da eta Zinetika Festival zuzentzen du, dantzaren, zinemaren eta teknologia berrien arteko harremanak aztertzen dituena, eta Faktoria Choreographic Center-eko zuzendarikidea da.

 

Kargatzen…