La mundu guztiak identifikatzen du “fotografikoa dena” aitortutako errealitate baten erreprodukzio mimetikoarekin, baina argazki abstraktu bat edo zerbait ezezagunaren argazki bat ikustean, zalantzak sortzen dira haren interpretazioaren inguruan. Eta betiko galdera agertu ohi da: Argazkiak dira? Argazkilari batek mundu erdikultuetan ikertzen duenean, erreala denaren itxuraldaketen inguruan, pusketa soilen, laino barreiatzaile edo erreala denaren beste edozein motatako disimuluen inguruan ikertzen duenean, ikusle adigalkor batek edo ikus-kultura gutxiko pertsona batek baliteke behin eta berriz errepikatzen den galdera egitea: Argazkiak dira? Orduan, argazkilaria pozik egon daiteke; izan ere, ikuslearengan irudien izaerari buruzko zalantza eragin du, beharbada beste edozein arte plastikorekin nahastuta. Nire argazkiak beti hartzen ditut mundu errealetik, inolako manipulaziorik egin gabe, eta ikuslearengan eragindako zalantza mota horiek egiaztatzen dute beraientzako berria den mundu bat erakutsi diedala. Argazkigintzaren historiaren ia 200 urteak artearekiko maitemin-istorio bat izan dira, dira eta, ziurrenik, izango dira, elkarrekiko maitemin-istorioa. Hor tartean nago ni, artea miresten duen argazkilari baten eta argazkigintza hura ezagutzeko erabiltzen duen artista baten artean. Minor White-k ordurako esaten zigun: “Gizakiak ikusten duena eta gizakiak aurkitzen duena gizakiak sortzen duena bezain sortzailea da”. 

Koldo Badillo

1958an, Urduñan jaioa (Bizkaia)
1982 Lizentziatua Zientzia Biologikoetan
1988-2019 Cameraman, iluminatzaile eta kamaren kontrolatzaile aritu zen K 2000 eta Bainet Teknika telebistako produkzio-etxeetan.2019 Kolaboratzaile finko gisa idazten du Bartzelonako LF Magazine aldizkarian (La Fotografía Magazine).
2020 Kolaboratzen hasi zen Bilboko Black Kamera eta Iruñeko Contraluz aldizkariekin
2006 Haren lehen egile-liburua argitaratu zuen: “Colores de Navarra”
2010 NATURA liburua argitaratu zuen, PortfolioNatural.com kolektiboarekin
2015 “Los Ríos más bellos” liburua argitaratu zuen, Euskal Herria bilduma, SUA argitaletxea 2017 Del Caos al Laberinto katalogoa argitaratu zuen
2018 “Paraísos Naturales” liburua argitaratu zuen, Portfolio Natural kolektiboarekin
2005 “Colores de Navarra” erakusketa, Iruñeko Iruña Fotogalerian
2014 “Del Caos al Laberinto” erakusketa
2018 “Mirrors&Windows erakusketa,Donostiako Tabakaleran eta Lizarran
2020 “El lápiz de la naturaleza” erakusketa, Iruñeko Ziudadelan
2020 Egoitza artistikoa Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (Nafarroa).
2020 Saritua Portafolio Lehiaketan: Photoart Festival 2020aren zortzigarren edizioa
2021 Ekoizpen artistikorako laguntza Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Kargatzen…