2022an egindako egonaldian, nire lanaren zati bati leku bat ematen aritu nintzen, bakarkako bi erakusketatarako prestatzen nuen materiala tenkatzeko. Kontua ez zen proiektu bat garatzea, baizik eta lan zaharrei eta berriagoei buruz hausnartzeko metodologia bat planteatzea, lotura posible horietatik marruskatzeko eta zentzua sortzeko.

Javier Ozcoidi Arricibita

Javier Ozcoidi Arricibita (Iruña, Nafarroa, 1999) artista plastikoa da. Bere praktika eskulturaren eta irudiaren artean artikulatzen da, eta bertatik, kultura popak banakako zein taldeko imajinarioak nola eraikitzen dituen aztertzen du.
 
Artean graduatua da eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egin du UPV/EHUn. Besteak beste, PEEPA (Matadero Madrid), Innova (“la Caixa” Fundazioa eta Caja Navarra Fundazioa) eta Tabakalerako Artistentzako Tailerra (Donostia) bezalako programetan parte hartu du.
 
Bere lana hainbat sari eta laguntzarekin aintzatetsi da, hala nola Nafarroako Artista Gaztea Saria, Agorart Beka, Nafarroako Gobernuaren Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzak eta Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzak.
 
Erakusketa indibidual zein kolektibo ugari egin ditu Montehermoso, Rekalde Aretoa, Uharte Zentroa eta Pada Gallery bezalako guneetan, bai eta Harriak edo Haszi bezalako programetan ere.
 
Heréticas kolektiboko kidea da eta, gaur egun, Bilboko Okela arte-gunea kudeatzen duen lan-taldeko kide da, beste lau pertsonarekin batera.

 

Kargatzen…