BAJO LA PIEL. Traslaciones y disonancias proiektuan, maskulinitatearen estereotipoekin lotzen ditudan nire emozio eta esperientzia traumatikoei forma ematen saiatzen naiz. Arte-adierazpen desberdinetatik ibiltzen naiz eta lengoaia desberdinak erabiltzen ditut: eskultorikoa, fotografikoa eta ikus entzunezkoa. Nire iraganean instalatutako esperientziak dira, subkontzienteak nire orainaldira ekartzen dituenak, horietan sakontzera behartuz.
Historikoki, maskulinitatea klixe, kualitate eta pribilegio gisa ulertu izan da. Azken urteetan emakumeak protagonista izan dituen berdintasunaren aldeko borrokan, gizonak immobilismoan jarraitu du. Proiektu honek zalantzan jarri eta aztertu egiten ditu gizarteak genero maskulinoaren barruan ematen dituen ezaugarri eta rol soziokulturalak. Gizarteak onartzen dituen pribilegioak, gizakiak bereganatzen dituenak, jaio aurretik ere.
Jaime Eguaras
Lizarra, 1968
- Egindako ikasketak:
Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean. Eskultura eta Ikus-entzunezko Departamentua. Barrualdeko diseinua Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan eta Bartzelonako Escola d’ art Llotja eskolan.
Gizarte-egokitzapeneko teknikaria. Iruñeko hezitzaileen eskola.
- Ikastaroak:
MASKULINITATEAK. Gizonak eta berdintasuna: erronkaketa erresistentziak. Euskal Unibertsitateko berdintasun-batzordeak emana. “Artearen begirada antropologikoak”
Herriko tailer ikastaroa EHUko eskultura sailaren barruan Isusko Vivas Ciarrustia, Juan Antonio Rubio Ardanaz eta Iker Pérezek emana.+
- Proiektuaren erakusketa:
Bakarkako erakusketa: “Bajo la piel. Translaciones y disonancias”. Labe aretoa – Ziudadela, Iruñeko Udala 2022
Copyright © Uharteko Zentroa 2026