Iragatea, bizitza, ibiltzea. Labirintoak iragate horren sinbolo bilakatzen dira; haietan nabilenean, neure buruan nabil. Ibilbidea barrutik dabilkigu; ibilbideak, hura egin ahala, osatu egiten gaitu. Forma ematen diogu eta, alderantziz, forma ematen digu. Bidetik, objektuak, pertsonak, aldatu nahi ditudan gauzak, esku hartzekoak, behatu nahi ditudanak, isiltasunak eta topaketak aurkitzen ditut, besteak beste, eta horrek guztiak iragatea osatzen dute, osotasunean. Aurkitutako objektuaren argazkia, estanpazioa, collagea, marrazki digitala… Grafikatik egiten den bilaketa poetiko hori liburu bilakatuko da laster. Ibiltzeari, ibilbidea egiteari, galtzeari eta nork bere burua aurkitzeari buruzko liburua. Forma hori hartuko du, ondoren beste ibilbide batzuetatik jarraitu ahal izateko
Inés Alba
Madril, 1987. Ilustratzailea, artista eta koadernatzailea, nire xedea da irudien bidez komunikatzea. Metafora bisuala, materia-nahasketak eta kontrasteak interesatzen zaizkit. 2020an, Ilustrazioko ikasketak amaitu nituen Zaragozako Arte Eskolan. Egun, freelance ari naiz hainbat proiektu artistikotan (koadernatze artesanala, ilustrazioa…), eta nik neuk editatzen ditut nire liburuak. Egonaldia egiten ari naiz Huarte Zentroan, non ondoko hauetan zentratzen ari bainaiz esplorazio artistikoa: labirintoak, iragatea, bizitza iragateko tresnak..
Copyright © Uharteko Zentroa 2026