EXPOSICIÓN Fermín Diez de Ulzurrun eta Arturo Fito Rodríguez EXPOSICIÓNen ideia arte-ekoizpena kontrolatzeko mekanismo hegemoniko gisa ulertzeko planteamendu kritikotik, proiektuak mekanismo horren zaintzari heltzen dio eta, hala, zentzuzko ekoizpen-gurpilak sortu. Paraleloan, irudia irudikatzeko eredua gainditzea (METAARGAZKIGINTZA) planteatzen da, maila sinbolikoan eta logikoan informazioak kategorizatzen dituen irudi konplexu eta ekoitzi ondoko gisa, eta, hala, artearen sistemaren barrualdera erregimen SINOPTIKOA / BANOPTIKOA ahalbidetuz. Irudiak prozesatzeak eta, gaur egun, “artxiboak / BIG DATAk” dituen moduak kontrolatzeak, lan hau egituratzen dute, zeina, beste behin ere, ZAINTZA globalaren moduetara itzultzen baita. Kontrolerako modu berri horien aurrean, adimen artifiziala, sarearekiko harremanean, gizarte-arloko bataila-eremu berri gisa aurkezten da. “Exposición” proiektuak, beraz, zenbait mailatan funtzionatzen du: erakusketaren ideiaren beraren aurreko planteamendu kritiko gisa. Hizkuntzaedo kontzeptu-jokoa izan beharrean, erakusketaren formatua egungo arteekoizpenaren metodo nagusi gisa eztabaidatzen da. Haustura administratibo gisa, artearen sistemaren funtzionamenduko bertako esku-hartze gisa. Erakusketa bat denboran mugatzen duten data batzuei esker gertatzen da, inaugurazio-ekitaldi, prentsaurreko edo hedabideetako albiste bati esker. Erakusketa hark mobilizatzen dituen mekanismoen arabera gertatzen da, erakusteko zerbait egon ala ez egon. Gailu teknologiko gisa, berezko tresna gisa. Erakusketa baten zaintza, erakusteko zerbait egon ala ez egon, “erakusketa-aretoari itsatsita” dabilen gailu bat da, artearen erakusketaren espazio-denbora binomioan berez “txertatutako” teknologia gisa. Artearen ekoizpen-sistemaren inbertsio gisa. Erakusketa sormen-prozesuaren amaierako fasea bada beti, guretzat irudien eta zentzuaren ekoizpen-mekanismo bat da. Erakusketa ulertzen dugu, beraz, gaur egun zaintza-prozesuei buruzko, haren berrikuntza teknologikoei buruzko, zaintza prozesu industrial, militar edo polizialetatik eremu publikora, hiri-espaziora eta kulturaren espazioetara lekualdatzeari buruzko ikerketa baten abiapuntu gisa. Ikerketa hori “Vigilancia expandida” testuan (eskuragarri dago eguneratzea Uharten, 2017) dago jasota, zeina “Habitación 5” emaitzaren argitalpenaren zati baita. Erakusketa hau, guretzat, abiapuntua da; izan ere, zaintza-kamerek sortutako irudiez elikatzen gara erakusketaren beraren kontaketa bat eratzeko; teoria eta praktika, pentsamendua eta ekintza eta saiakera eta narratiba nahastuko dituen kontaketa librea. Erakusketa eta hark dakarren guztia, guretzat, lanerako materiala da, ez gure proiektuaren amaiera. Apunte, testu, kontaketa eta irudi horiek guztiek eratzen dute “Exposición” argitalpena

Fermín Díez de Ulzurrun

Iruña, 54 D.D. Artista, komisarioa eta diseinatzaile industriala, Instalazio Industrialetako Zuzendaritzako graduondoa ikasi zuen UPCn. Maslow Industries-eko sortzailea eta zuzendari nagusia da (proiektu artistikoak ekoiztu eta kudeatzen ditu). Nafarroako Gobernuak beka eman zion, 2016an, “Histéresis” ekoizpen-proiekturako, eta, 2017an, “100 Después de Duchamp” ibilbide-liburua argitaratzeko. Halaber, Centro Español de Estampa Contemporánea-k (CIEC) beka eman eta hainbat erakusketa egin zituen; hona hemen esanguratsuenak: 33430467J / Nachträgliche Überprüfung. Atzerabegirakoa: Apartments amBrandenburger Tor, Berlinen (Alemania). “Exposición”, Arturo / Fito Rodriguez-ekin, Habitación 5, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 2017an. “Treball / trabajo /arbeit / work”, Sicart galerian (Bartzelona), 2015ean. “Arbeit macht frei”, CACHen, 2013an “Kill yr. Idols”, 2009an, eta “33430467-J”, Iruñeko Ziudadelan, 2003an, edo “Ecografías” Tentaciones de Estampa-n, Madrilen, 2002an. 

Kargatzen…