“Apariciones” artxibo eszeniko eta performatiboa eratzen duten lau piezetako bat da: “Cuerpo-Documento/Serie 1”. Pieza hau emakumearen aurpegiaren azterlan bat da, identitate oro kentzea bilatzen duena. Zenbait aldizkari eta modako eta bihotzeko argitalpenetatik ateratako eta urteak biltzen eman ditudan emakumeen paperezko irudietatik abiatuta, haietan ageri diren aurpegietan esku hartzen dut eta hustu eta manipulatu egiten ditut, identitatea eraikitzeko eta deseraikitzeko jolas batean. “Lapiza” instalazio performatiboa da; hartan, irudiekin berekin eta kamerarekin lan zehatza egiten dut, zuzenean. Eta, batzuetan, nik neuk sortutako testua gehitzen diot. Pieza hau begiradaren isilpeko ibilbidea eta ahalmena aztertzeko nahiak sortu du. Haren denborak, dardarak eta etenak. Bilaketa horretatik abiatuta eraiki da galderak, kontakizunak eta isiltasuna irekitzen eta agerian jartzen dituen barne-barneko kontakizuna. Piezak 15 bat minutu irauten ditu. CACHeko egonaldi horri esker, ikerketa- eta sorkuntza-lanak aurrera jarraitu zuen, eta pieza “Cuerpo-Documento/ Serie 1”-aren zati gisa sortu zuen 2018an DNAk, eta jaialdiaren beraren esparruan estreinatu zen. Proiektu egoiliarra izan zen 2018an La Calderan, Bartzelonan. Antic teatre eta Marineta-n (Bartzelona) aurkeztu da, bai eta Harineran (Zaragoza) ere. 

Estitxu Arroyo Sánchez

Aktorea, performerra eta sortzailea. Arte eszenikoen ikerkuntza-arloan lan egiten dut, eta diziplinarteko artista gisa ere aritzen naiz. Bibliotekonomia eta Dokumentazioa ikasten ari naiz. Lizentziatua naiz Bartzelonako Antzerki Institutuan. Bekaduna Arte Bizietan Sakontzean, Berlingo Arteetako Unibertsitatean. Masterduna Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean, Madrilen. Yogako irakasle kualifikatua. 2011n, “Cuerpo Documento” proiektua hasi nuen, formatu desberdinetako proposamenak biltzen dituena. Nire lana prozesu organikoetatik eraikitzen da; haietan, gorputza ikerkuntzaren eta praktikaren espazio nagusia da, formatu desberdinetan hedatzen direnak, hasi eszenikotik buka koreografiko, instalatibo, audiobisual eta plastikoan.  

Kargatzen…