Remigia Echarren, funanbulista ezaguna XIX. eta XX. mendeetan, Iruñean. Nor da emakume hau? Nondik datorkio leku garaietatik ibiltzeko nahia? Estefanía de Paz Asín-ek hari buruz ezagutu duena kontatzen digu, hura hil zela 100 urte bete diren honetan. Haren historiarekin liluratuta, memoria artxibatuak datuak emateari utzi duen eta emakume harrigarri hura ezagutzen laguntzeko sortzen eta eraikitzen jarraitu duen lekuan bilatu eta aurkitu du. Ikerketa dokumental guztia Uharteko Arte Garaikideko instalazioetan eraldatu du, eta ikuskizunaren dramaturgia eta publiko ororentzako erakusketa sortu ditu. “La Reina del Arga” ikuskizuna areto, kale edo espazio ez-konbentzionaletan antzezteko sortu da. Funanbulari buruzko informazio eta material berriak aurkitzeko irekita dago proiektua; ikuskizunean bertan eta erakusketan artistak bertaratzen den publikoaren aldetik informazioa jasotzeko eta hura bertan sartzeko gonbita egiten du. lareinadelarga@gmail.com helbidea sortu da, eta pertsona interesdun batzuek, dagoeneko, egin dute haien ekarpena eta informazioa gehitu diote proiektuari.
Estefanía Paz de Asín
Iruña, 1981eko azaroak 1. Diziplina anitzeko artista da Estefanía de Paz Asín, zirkoan, antzerkian, dantzan eta ahotsean heziketa jaso duena. Sustatzailea, partaide aktiboa, aktorea eta abeslaria kaleko eta aretoko makina bat ikuskizunetan. Cirque du Soleil-eko antzerki fisikoko, clowneko eta mimoko probak gainditu zituen, 2018ko uztailean. Egun, aktibo jarraitzen dute haren sormen-lan hauek: “Cabaret Paranormal”, “EO!” eta “La reina del Arga”. Horrez gain, gizarte-langilea da, baita goi-teknikaria animazio sozio-kulturalean, monitorea aisialdian eta denbora librean, eta antzerti-bitartekaria “Gayarre esperientzia” proiektuan ere.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026