“Historia de un dibujo” zenbait marrazki hedatuk eta iragankorrek eratzen dute; haietan, prozesuak berak inguruko espazioa arakatzen eta ulertzen laguntzen zidan. Paperak muga gisa zuen funtzioa eta euskarriaren mugak gainditu nahi nituen: nire mikrokosmos plastikoa horma, lurzoru eta sabaietara zabaltzea, formatutik ihes egiten duen lan baten bidez. Aldi berean, formaren eta espazioaren behaketa marrazki baten bidez nola murritz, erregistra, adieraz edo alda daitekeen galdetzen nion neure buruari: aretoan agertzen ziren bolumen eta hutsuneei begiratu nahi nien, eta galdera horren inguruan lan-segida bat sortu eta, horretarako, benetako espazioaren eta marraztutako espazioaren arteko mugak hautsi. Egonaldian, piezak eraldatu egiten ziren; desagertu egiten ziren eta hurrengoei aukera ematen zieten, eta, aldi berean, bilakaera hori bera haien guztien ildo nagusia zen. Etengabeko metamorfosian izan da lan hau; haren prozesuari une zehatzetan egiten nizkion argazkiak, hartu, geldiarazi eta berreraikitzeko.  

Elvira Palazuelos

(Guadalajara, 1989) Nire praktika irudietara hurbiltzen da eta horietan sakontzen du, leku eta galdera desberdinetatik. Batzuetan irudi horiek sorkuntzaren motor izan daitezke, beste batzuetan espazio berrietara heltzeko ibilgailua, eta batzuetan helburua bera. Lan egiten ditudan formatuek dokumentala, bideo-sorkuntza, saiakera, instalazioa… izan daitezke, baita objektuekin edo bestelako elementuekin elkarrizketa egiteko lekua irekitzea ahalbidetzen dutenak ere.
Emakumeen isilpekoak, gorputzak, begirada queer-ak… bezalako ikerketak azken urteetan harrapatu nauten gaietako batzuk izan dira.
Artxibo-materiala ere nire lotura nagusietako bat da, pasatzen naizen gaiak jorratzeko, eta “entres”z beteta dagoen iturri bat izanik, desbideratze eta espekulazio infinituak ahalbidetzen dituena. Iraganaren eta orainaren arteko hutsuneak, bizirik daudenak eta hildakoak, izendatu zena eta ezin izan zena… askotan galdu eta sakontzeko lekuak dira.

Kargatzen…