Patria y espacio vital Proiektu horretan Etxabakoitzen errepresentazioa lantzen dugu, La Coronela auzotarrarekin izandako elkarrizketen bidez auzoaren dinamiken inguruan hausnartzeko leku gisa. 2021ean, Etxabakoitz auzoaz ikertzen hasi ginen. Gure ingurunetik oso hurbil dago, baina ezezaguna izan da, orain arte. Barañainen hegoekialdean dago, baina, beheko aldean dagoenez eta sarbide zaila duenez, auzoa erabat baztertuta dago. Auzoaren izenak adierazten du zer aurkituko dugun: etxe eta bakoitz. Prozesu honetan, kamera bitartekaria izan da, auzoa eta bertako jendea ezagutzeko orduan. Aukera eman digu hausnartzeko lekuari heltzeko orduan eta haren inguruko konpromisoa hartzeko orduan zer jarrera hartzen dugun. Sarritan, gaiari heltzeko modua bortitza izan da, eta kamerak bitxi eta inbaditzaile sentiarazi gaitu. Hala ere, deserosotasun horrek gure lan egiteko moduaren inguruko aukera, muga eta erronken inguruan birpentsatzea eragin digu.

Eki Lasquibar - Itziar López

Eki Lasquibar Barañain, 1997. Lehen Hezkuntzako gradua bukatu ondoren, Arteko ikasketak hasi zituen EHUn, eta Bilbon bizi da horregatik. Baliabide fotografikoarekin lan egiten du gehien bat. 2021ean, Huarte Zentroan egonaldia eman zioten “Patria y espacio vital” proiektua gara zezan Itziar Lópezekin. Hartara, proiektu horren eskutik, hautatu egin dituzte biak Gazte Artearen Topaketetarako.

Itziar López Barañain, 1997. Arteko ikasketak egin zituen EHUn. Hatzamarka kolektiboko zati da, eta horren eskutik parte hartu zuen Gazte Artearen 2020ko Topaketetan. Izan ere, horretarako aurkeztu zuten lana, gero argitaratuko zutena. Pintura eta argazkilaritza ditu ardatz haren praktika artistikoak. Ekirekin egindako lanari dagokionez,Huarte Zentroan aldi baterako egonaldia eman zioten 2021ean, eta hantxe garatu ahal izan dute “Patria y espacio vital” proiektua, zeinaren eskutik hautatu dute Gazte Artearen 2021eko Topaketetarako. 

Kargatzen…