Artearekiko izan dudan erakarpenaz aparte, sormena iratzarri zitzaidanean, egindako lana egitera bideratu nauena batez ere sortzera eramaten nauen beharra izan da, esteetakoa, indarra. Nahiz eta jakin egin ahal nuela eta modu honetan egin nahi izan, hala ere baziren beste estimulu batzuk, gainera, bide hau hartzera bideratu nauenik. Argi ikusten dut eszena hura, hutsik nengoenekoa, ezerezean, eta aldi berean desintegrazioaren sintoma haragitan jaso nuenekoa. Instante horretan bertan sortu zitzaidan, hau, bai pentsamendu berria, bai espektatiba, bai proposito eta baita helburu berriak. Eta gauza berri hauek ez dira integratzearen aldekoak besterik, honi eman diodan zentzua, egindakoa eginda ere, hutsune ala ezereza terrible hartan, ezagutzeko beharra sortu zitzaidan unean, jauzi egiteko gogoa, ezezagun zitzaidan eta nireak ziren paraje eta bizipen horien bila. Gero ibilbideak emandako ezagutzaz garapen teoriko batetik garapen propio eta pertsonalerako jauzia besterik ez zen izango.
Ekhi Huarte
1981. urtean Iruñean jaio nintzen, txikitatik hasi nintzen marrazten, ikastolara joan nintzen eta gainerako ikasketak Txantreako auzoan egin nituen. 2000. urtean ordea hasi nintzen luma eta tintarekin esbozo paper gainean marrazten. Aldi berean hainbat koaderno bete idazkeraren bapatekotasuna bilatuz, ondoren izan nituen lehenengo irakurketak. 2004.urtean hasi nuen nire lehen eskuizkribua eta 2007. urtean Iruñeako arte tailer batera joan eta margo lanak sortzen hasi nintzen.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026