Haren jardunbide artistikoa jabetzearekin eta bildumazaletasunarekin identifikatzen da. Askotan gutxieneko keinu errazetatik abiatuta, haren lanak, besteak beste, porrotarekin, lanarekin, depresioarekin edo gaur egungo bizimoduekin zerikusia duten gaiei heltzen die. Bere lanean ikusten dugunez, bulegoko altzariak eta Olivettik garatutako merkataritza-irudiak, Memphis Taldearen ehun-estanpatuak, Matthew Barney gaztea protagonista duten publizitate-iragarkiak edo Monster Energy edariaren kontsumitzaileen argazkiak orainarekin lotura duten beste kontu sozial batzuei modu kritikoan eta poetikoan heltzeko aitzakia gisa erabiltzen diren elementuetako batzuk baino ez dira .
David Mutiloa
David Mutiloa (Iruñea, 1979) Diseinu Industriala ikasi zuen, eta Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte Ekoizpen eta Ikerketako masterduna da. Bere ibilbidean zehar bakarkako, taldeko edo lankidetzazko erakusketak egin ditu hainbat erakundetan, besteak beste: Fundació Antoni Tàpies, Macba, Fundació Miró, La Casa Encendida, Arts Santa Mònica, Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Fabra i Coats, LaCapella, García Galería, The Green Parrot, Huarte Zentroa, Gassworks edo Blueproject Foundation, eta herrialde askotan ere bai, hala nola Frantzian, Erresuma Batuan, Grezian, Italian, Singapurren edo Alemanian. Bere praktika artistikoa eskuratzearekin eta artxiboarekin lotu daiteke. Sarri keinu minimo eta xumeetatik abiatuta, eta formatu askotarikoak erabiliz, heriotza, porrota edo bizimodu garaikideak bezalako gaiak jorratzen ditu bere lanetan.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026