Uharte Zentroko egonaldia udazkenean hasi genuen; Covid-en ondoriozko murrizketei buelta eman nahi genien eta, horretarako, urrutitik kinestetikoki eta koreografikoki konektatzeko moduak bilatzen saiatu ginen. Urtarrilean, 2019ko muntaia bati heldu genion berriro, “Tempus in templo” lanari; antzinako erlijio-musikadun lana da, eta, hartan, dantzariek espazioa haien gorputzekin sortzen dute, dantzatzen duten bitartean. Tempus koreografiaren eta bat-batekotasunaren arteko nahasketa da; musikan barneratzen da, arkitektura izango balitz bezala. Lana beste lasaitasun batekin berriro lantzeak aukera eman digu sakontzeko, ñabardurak ezagutzeko eta mugimenduari bizitza eta distira gehiago emateko. Aukera eman dit dantzariak bikaintasunmaila berrietara bultzatzeko, bai teknikaren aldetik, bai sormenaren aldetik. Lanak moldakortasun handia eskatzen du, dela abstrakzioa, dela adierazkortasuna. Batik bat, dantzan gorputz eta arima aritzeko gaitasuna izateko eta, aldi berean, konposizioaz jabetu eta erabaki koreografikoak hartzeko eskatzen du. Elkarrekin –Montse Zabalza, Ion Barbarin, Marié González, Txori García eta bostok– lanean daramatzagun urteei esker elkar ulertzen dugu hain ongi. Gure fitxaketa berriek –Nekane Itoiz eta Samuel Quel– beste ekarpen batzuk egiten dizkigute, beste energia eta aukera batzuk ematen dizkigute
Becky Siegel
Becky Siegel (Denver, 1959), koreografoa eta dantzairakaslea, New Yorken hazi zen dantzari gisa. Iruñean bizi da egun, 1992tik, eta Tempomobile eta Kon moción dantzakonpainiak zuzentzen ditu. Musikariekin kolaboratu du, hala nola Kepa Junkerarekin eta Javier Paxariñorekin, baita Clemente Bernad argazkilariarekin eta María Jiménez artistarekin ere. 2013tik, irakaspen-esparrua zabaldu du, gaixotasun kronikoak dituztenei, minusbaliotasuna dutenei eta/edo hirugarren adinakoei ere ematen baitizkie eskolak, eta, horrez gain, muntaketa inklusiboak egiten ditu. Haren azken muntaketa “Tempus in templo” finalista izan zen GEMA Berrikuntzari Sarietan, 2020an..
Copyright © Uharteko Zentroa 2026