SUCUMBIR bost kontakizun autobiografiko dira, eta emozio bortitz batek zeharkatzen ditu guztiak. Bost sekretu basati ere badira. Istorioak paper batean, ohe batean, amets batean, rave batean eta erakusketaareto batean gertatzen dira. Palet bat ere agertzen da, eta baliteke mamuren bat ere agertzea. 

Andrea Ganuza Santafe

(Pamplona/Iruñea, 1988) ilustratzailea, komikigilea eta artista ibiltaria da. Bere obrak komikiaren, fanzinearen eta arte garaikidearen lenguaiak uztartzen ditu, esperimentazio grafikoa bilatuz eta bitartekoaren mugak zabalduz. 2023an, ATRAVIÉSAME autoeditatu zuen, Kolonbian girotutako bere lehen eleberri grafikoa; herrialde horretan bizi eta lan egin du modu etenean ia hamar urtez.

Kargatzen…