Artearen bidez, ardura pertsonalak adierazten ditut, poesiez ilustratutako egunkari batetik abiatuta; hartan, egunerokoa, hizkuntza eta errealitate sozialak aipatzen ditut, narratibotasun subjektiboaren bidez, zeina batzuetan ilogikoa baita, surrealismoari lotua. Ilustrazioaren hedapen horretan, testuinguru artistikoan nire lekua aurkitzeko ahalegina egiten dut, erreprodukzio-bide masiboekin nahasten den sorkuntza pertsonala aurkitzeko espazioa. Era berean, marrazkiaren konposizio-egituran zenbait adierazpen-teknika nahasten ditut, eta, horretarako, planoak erabiltzen ditut zenbait paperetan, zenbait trinkotasuneko arkatzekin, tinta txinatarrarekin, akuarela likidoarekin eta abarrekin, eta argazkigintza, eta hartan, sarritan, baliabide digitalak baliatzen ditut, zenbait programaren bidez, hala nola Photoshop eta Illustrator programen bidez.

Ana Galar

Ana Galar Ariztegui (Lizaso, 1996). Haren ibilbidean zehar, ekintza performatiboak egin ditu Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian eta Wolf Vostell Museoan. Gainera, Bilboko Itsas Museoko Itsas Azterlanetan Espezializatutako Bildumaren 5. Liburukiaren “Sombra arrojada” izenburuko argazki-kapituluaren egilea da. mail.art delakoaren adierazlea da, eta bere postalak Granadako Udaleko (Espainia) Ondare Zerbitzuko artxiboaren zati dira egun.  

Kargatzen…