Artista bisual gisa eskulturatik lan egiten dut, marrazkia eta argazki-irudia erabiliz. Alderdi autobiografikotik abiatuta, arazo unibertsalak planteatzen ditut arlo politikotik eta pertsonaletik gerturatuz. Lurraldea, identitatea eta afektuak landu ditut. Nire lehen amatasunetik, denboraren, erresistentziaren, abiaduraren eta iraunkortasunaren nozioei buruz ikertzen dut. Materialak eta haien prozesu teknikoak interesatzen zaizkit, egitetik gertatzen diren zorizko gertaerak intentziotik haratago.
Uharte Zentroan, TODO/SIEMPRE/ETERNAMENTE proiektua garatzen jarraitu dut. Proiektu horretan, denboraren iragaitearen kontzeptuaren eta hura kontrolatzeko beharraren inguruan lan egiten ari naiz, iraunkorra denaren eta erabili eta bota daitekeenaren¬ artean.
Amaia Gracia Azqueta
Iruñean jaio nintzen 1985ean. Duela 20 urte Bilbon bizi eta lan egiten dut. Arte Ederretan lizentziatua; Ikerketa eta Sorkuntza Masterra Artean; Marketing eta Merkataritza Zuzendaritzan Masterra EHUn. Ertibil edo Encuentros Navarra bezalako sariak jaso ditut eta BilbaoArte Fundazioan eta Velázquez Etxean egoitzak egin ditut. Bakarka eta taldekako exposizioetan parte hartu dut: Guggenheim Museoan, Bilboko Rekalde Aretoan, Huescako CDAN aretoan, Uharte Zentroan eta Iruñeko Ziudadelan, besteak beste.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026