Azken urteotan, Europako zenbait lekutako inauteriei eta neguko jaiei buruz ikertu dut, eta horren inguruan egin dut lana. Nire marrazki eta grabatuak inauterietako arropek zenbait animaliarekin duten harremanean oinarritzen ziren, hala nola hartzekin, otsoekin edo intsektuekin daukaten harremanean. Egonaldian, intsektu txiki batzuen zenbait estanpa egin nituen, zenbait koloretako formikazko piezen gainean. Nire lanaren alderdi folklorikoa alde batera utzi nuen, intsektua atera nuen haren arropatik eta inauterietako kolore biziekin eta jantzi horiek irudika zitzaketen animaliekin geratu nintzen. Gaur egun, intsektuak lanetik baztertu ditut, eta koloreen orbanetan jartzen ari naiz arreta; horretarako, serigrafiak egiten ditut, formatu handikoak eta kolore oso bizikoak, eta pantaila eta koloreen errepikapenarekin jolasten naiz.
Aitor Razkin
Iruña, 1994. Arte Ederrak ikasi nituen EHUn. Gero, estanpazioan eta grabatuan espezializatu, eta masterra egin nuen CIEC Fundazioan, 2018an (Coruña). Hainbat ikastaro eman ditut Iruñeko Civivox sarean, Gaur egun, Bilbao Arte Fundaziora joaten naiz, hantxe jarraitzen baitut nire lana egiten. Erakusketa indibidualak zein kolektiboak egin ditut Iruñean (Geltoki, 2019, eta Civivox Mendillorri, 2019) zein Galizian (Forum Metropolitano, 2018, eta Jesús Núñez aretoa, 2018). Bilkuia kolektiboaren barruan nago, eta komiki bat sortzen ari naiz han Iñaki Sagardoi eta Mikel Irurerekin.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026