Maitasunez lan egitea konpromisoa hartzea da, gorputzetik egitea, hurbil-hurbiletik. Gauzak maitasunez egiteak zentzua ematen dio egiten dudanari, denboran eta erabakiak hartzeko lekuan egonkor diharduen interesaren eragilea da. “Ez dena” gertatzen zait interesgarri, gauza baten eta beste baten artean dagoena, gauzatzen ditudan jardunbideek nola elkar gurutzatzen duten ikustea; pintura irudian eta bideoan, eta ekintza pinturan. Egiten dudan horretan eta nigan zer leku har/bete dezakeen ulertzea.
Ada Garrués Paularena
(Iruña, 1998) arte diziplinarioetako artista bat da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Artean lizentziatua, non Pintura Masterra ere egin zuen. Gaur egun, Teknikako Eskultoretza ikasketak egiten ari da Iruñean. Bere lanak pintura, marrazketa eta eskultura bezalako diziplinen arteko harremana aztertzen du. Ayesa Ezprogui 2021 eta BilbaoArte Fundazio 2022 bezalako egoitzetan parte hartu du. Bere lana espazio hauetan erakutsi da, besteak beste: Iruñeko La Ciudadela (Regalar es Derretir, 2024), Baluarte (Ayudas Artes Plásticas, 2024) eta Ur Mara (Paisaia, 2025).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026