Idensitatekin elkarlanean garatutako Ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan
Habitar el fuego
Idensitatekin batera garatutako ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan. Gizarte testuingurua jarraituz proiektu bat garatzeko bortz asteko iraupena duten bi egoitza. Bata Uharten eta bertzea Bartzelonan garatzeko, 2024ko uztaila eta azaroa bitarte.
Nori zuzendua
Iraupena
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
Idensitat eta Uharte Zentroak Zeharkako Estetikak / SUA BIZITU programa abiarazi dute, Uharte, Atarrabia eta Burlata zeharkatzen dituen Arga ibaiaren eta Bartzelona – Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs zeharkatzen dituen Besòs ibaiaren testuinguruan ikerketa eta ekoizpeneko bi proiektu garatzeko. Bi proiektuak egoitza hibridoaren kontzeptuaren bidez burutzen dira, baldintza material edo materiagabe, denborazko edo denborazkanpoko, egiazko edo irudizkoekin lan egiteko helburuarekin, testuinguru bakoitzaren berariozkotasunarenak direnak, eta gizarte-eremuaren bizkortzearekin erlazionatutako prozesuen bidez. Bi egoitza hibridoak bertako denbora presentzia eta aurretik eta ondoren egiten den urrutiko lana nahasten dituen lanean oinarritzen dira. Bi proiektuak deialdi bateratu bidez hautatzen dira eta 2024ko uztaila eta azaroa bitarte burutuko dira, bakoitza bere aldetik
Hautatutako proiektuak
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026