Idensitatekin elkarlanean garatutako Ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan
Zeharkako Estetikak artearen, bitartekaritzaren eta espazio sozialaren arteko bidegurutzean kokatutako ikerketa eta esperimentazio ildoa da. Topagune bat da ikerketa kritikorako espazio gisa ulertutako praktika artistikoen, edukien ekoizpenerako, interakziorako zein ikaskuntzen transferentziarako espazio gisa ulertutako bitartekaritza-ekintzen, eta lan-gai baten nahiz horren inguruan aktibo dagoen espazio sozial jakin baten arteko harreman-espazio gisa ulertutako testuinguruaren artean. Proiektua artearen zeharkako dimentsioan oinarritzen da, bertan parte hartzen duten eragileen artean esperientzia eta ekintza partekatuak artikulatzeko.
Deialdiaren helburua Uharteko eta Bartzelonako testuinguruekin lotutako ikerketa eta ekoizpen artistikoko bi proiektu hautatzea da. Bi egoitzek 6 asteko iraupena izanen dute, eta 2027ko otsaila eta ekaina bitartean modu ezberdinetan banatu ahal izanen dira, proiektu bakoitzaren beharren arabera.
Egoitzak espazio sozial, kultural edo/eta ingurumenekoen sortzaile gisa ulertzen dira. Horien bidez, testuinguruen berezitasunekin lan egingo da, Arga ibaiak Uharte, Atarrabia eta Burlatatik igarotzean duen figuraren inguruan eta Besòs ibaiaren ahoan, Mediterraneo itsasoarekin elkartzen den lekuan, lurraldea aktibatzearekin lotutako prozesuen bidez.
Hauek dira deialdiaren lau helburu orokorrak:
1. NORI ZUZENDUA DAGO
Deialdia lurraldeari lotutako proiektu artistiko bat garatu nahi duten artistei edo kolektiboei zuzenduta dago; lurraldea giza izatearen, ez-gizaki denaren eta mundu materialaren artean elkarrekiko menpekotasun-harremanak ezartzen diren testuinguru espezifiko gisa ulertuta.
Positiboki baloratuko da gaztelania, katalana edo/eta euskara jakitea.
Egoitza hau zuretzat da baldin eta…
Egoitza hau ez da zuretzat baldin eta…
2. ZER ESKAINTZEN DA
Hautatutako proposamen bakoitzak 2.500 euro izanen ditu ohorario eta dieten kontzeptuan, eta proiektu bakoitzaren ekoizpen-beharrak aztertuko dira, gehienez ere 1.500 eurora arte. Erakunde antolatzaileek beren gain hartuko dute ostatua, eta gehienez 400 euroko bidaia-laguntza dago. Adierazitako zenbateko eta estaldura guztiak proiektu osoari dagozkio, proposamena artista indibidual batek zein kolektibo batek aurkeztu.
3.LAN-TESTUINGURUAK
Zeharkako Estetikak egitasmoan, testuingurua espazio fisiko jakin batetik haratago doa. Lurraldea eta haren denbora-tarte desberdinak biltzen ditu; bertan bizi direnak, gizakiak zein ez-gizakiak; bertako komunitateak; lan-taldeak; baita aurretik dauden praktikak, jakintzak eta tentsioak ere. Esparru honetan, erakunde antolatzaileek ez dute edukiontzitako neutro gisa jokatzen, testuinguruko kide aktibo dira, beren posizioa, erantzukizunak eta eragiteko gaitasuna beren gain hartuz.
Edizio ezberdinetan zehar, Zeharkako Estetikak ibilbide honen parte diren hainbat gai-ildo jorratu ditu, proposamen berrientzat abiapuntu, jarraitutasun edo birirakurketa izan daitezkeenak: Periferiako Ekosistemak atalak kultura- eta ingurumen-testuinguruen arteko harremanak esploratu zituen, periferia-egoeratik pentsamendu- eta aukera-espazio gisa; Aisiako Ekosistemak atalak aisia jorratu zuen jardueren, paisaien, estetiken eta lurraldearekiko harreman-moduen sortzaile gisa; Fikziozko Ekosistemak atalak lurraldeari lotutako iruditeria, nahi eta balizko errealitateen inguruan (utopikoak, distopikoak edo fikzionatuak) lan egin zuen; Inmunitatea ~ Komunitatea atalak komunitate-formak, babesa, bakartzea, zaintza eta alteritatearekiko harremana jarri zituen harremanetan; Airean atalak airea funtsezko eta hauskor den elementu gisa esploratu zuen, baina baita komunikazio, harreman, lekualdatze, kontrol eta gatazka espazio gisa ere; eta Sua Bizi atalak sua eraldaketa-elementu, metafora eta eragile gisa jorratu zuen, bere dimentsio bizi, sinboliko eta suntsitzaileen artean. Ildo hauek deialdiaren esperientzia eta galderen artxiboaren parte dira, eta proposamen berriek berriro hartu, lekualdatu edo berriro artikulatu ditzakete, nahiz eta hautagaitza berriek proposa ditzaketen gaiak baldintzatzen edo mugatzen ez dituzten.
[Aurreko edizioetako edukia hemen kontsulta dezakezu: https://www.idensitat.net/es/proyectos-en-proceso/esteticas-transversales-2/idensitat-centro-huarte https://www.centrohuarte.es/es/convocatorias/esteticas-transversales-1 ]
Bartzelona
Proiektu honetarako proposatutako lan-testuingurua Besòs ibaiaren ahoko eremua da, Bartzelona, Sant Adrià de Besòs eta Badalona arteko kostaldeko zerrenda. Hiriaren mugan, itsasoarekin elkartzen diren hiru udalerri. Kostaldeko zerrenda honek iragan industrial batetik garapen handia izan du hiri- eta ekologia-eraldaketa handi baterantz, ibaia espazio natural gisa berreskuratuz. Hori guztia, Badalonako Portuaren eta Besòs ibaiaren arteko itsas aurrealdea berreskuratzeko helburuarekin. Aurreko edizioetan Besòs ibaiaren eremu metropolitarreko iparraldean jarri genuen arreta; horregatik, oraingoan begirada ibaiaren ahoan jarri nahi dugu, hiri-enklabe desberdinetatik igarotzean, eta itsasoan.
Uharte
Uharteko udalerria, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa dagoen lekuan, Atarrabia eta Burlata ondoan dago, Iruñerriko periferian. Hiru udalerriak Arga ibaiaren ibilbidean daude, eta horrek lotura historiko, kultural eta identitarioak ere sortu ditu euren artean. Azken urteotan udalerri hauetan natura, nekazaritza-eremua eta hiri-eremuaren arteko mugak aldatu egin dira, hiri- eta biztanleria-hazkundearen, baratzeak aisia-espazio bihurtzearen eta ibaiaren emari eta gainezkatzeen ondorioz. Enklabe geografiko honek, ibaiaren emariak bere ekosistema natural eta hiritarrekin duen konexioak inguratuta, lan-testuinguru espezifikoa definitzen du.
4. DENBORAK
Egoitza artistikoa lan-denbora eta erritmo desberdinak artikulatzen dituen prozesu malgu gisa planteatzen da. Garapenean zehar, lurraldean egoteko aldiak, egoiliarren lan autonomoko faseak eta elkartzeko, bitartekaritzarako eta ebaluazio partekaturako une espezifikoak uztartuko ditu.
5. METODOLOGIA
Zeharkako Estetikak egitasmoaren metodologia egitura finkorik gabeko eredu ireki gisa eta ikerketa-espazio gisa ulertzen da bere horretan. Modu kokatuan eraikitzen da, testuinguruekin, parte hartzen duten eragileekin eta proiektu bakoitzean aktibatzen diren prozesuekin etengabeko elkarrizketan. Aurretiazko metodo bat aplikatu beharrean, egiteko modu malgu, permeable eta etengabeko doikuntzan dagoena zabaltzea da kontua, praktika artistikoak, loturak eta ikaskuntzak esperientzia partekatutik azaleratu daitezen.
Deialdi honen esparruan egiten diren lanak lan-testuinguruetan ikerketa egiteko aldi baterako bi egoitza artistikoetatik abiatuta definitzen dira, lanean tokiko nodo bat sartzeko aukerarekin. Tokiko nodoak gizarte-, arte- edo ikerketa-alorretatik lurraldeari lotutako eragile, erakunde edo pertsonez osatuta egon daitezke. Horien konfigurazioa proiektu bakoitzaren interesen eta garapenean zehar ezar daitezkeen harremanen araberakoa izanen da. Denbora- eta erritmo-baldintzak aldez aurretik adostuko dira artisten, tokiko nodoaren eta inplikatutako espazio edo erakundearen artean, alderdi bakoitzaren benetako beharrei erantzunez.
Uharte Zentroak eta Idensitatek egoitzetan zehar sortutako ikerketei, harremanei edo galderei jarraipena eman ahal izanen diete, lurraldearekin lan-ildo berriak aktibatuz egoitza-aldia amaitu ondoren ere.
Proiektuek uneoro izanen dute (Uharten zein Bartzelonan) tokiko kultura-eragile baten laguntza, zeinak lurraldean bideratuko dituen prozesuak aholkakatuz, testuinguruari buruzko bere jakintza eta begiradatik.
6. AURKEZTEKO MODUA ETA EPEAK
Hautaketa prozesua bi fasetan egingo da:
Lehenengo fasea: Proiektu bat aurkeztean datza. Jasotako proposamenen artean gutxienez lau proiektu hautatuko dira bigarren fasera igarotzeko.
Bigarren fasea: Elkarrizketa batean datza, erakundeek eskaintzen duten motibazioa, proposamena eta lan-esparrua hobeto ezagutzeko helburuarekin. Bigarren fase honetatik aurrera aukeratuko dira egoitzak egitera gonbidatuko diren bi proiektuak.
Hautaketa-batzordea erakunde antolatzaile bakoitzeko kide batek (Idensitat eta Uharte Zentroa) eta Pablo Martínezek osatuko dute, gonbidatutako kanpo-eragile gisa.
1. Fasea
2. Fasea
Izen-ematea egiteko inprimakian, eskatzaile diren pertsona edo kolektiboek adierazi beharko dute bi egoitzetako zeinetara aurkezten duten beren proposamena: Uharte (Arga ibaia) edo Bartzelona (Besòs ibaiaren ahoa). Proposamena aukeratutako egoitzako lan-testuinguruarekin lotuta planteatu beharko da.
INPRIMAKIAN SARTZEA
Inprimakia: Proiektua gaztelaniaz, euskaraz edo katalanez idatzia.
7. BALORAZIO-IRIZPIDEAK
Proiektuak hautatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
8. BALDINTZAK
Deialdi honetara aurkezte hutsak oinarri hauek onartzea dakar.
Hautatutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izanen dira. IDENSITAT eta UHARTE ZENTROAk, ZEHARKAKO ESTETIKAK programaren erakunde bultzatzaile gisa, programaren osotasuna edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izanen dute lineako argitalpenen bidez edo paperean, betiere dagozkion egiletzak eta eragile laguntzaileak aipatuz. IDENSITAT eta UHARTE ZENTROAk deialdi honetatik eta proiektuaren garapen osotik sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko dute.
Proiektuak argitalpenak, webgunea, bideoak eta abar argitaratzea dakarren kasuan, proiektuak Idensitat eta Uharte Zentroaren laguntza jaso duela aipatu beharko da, esaldi honekin: “Proiektu honek Idensitat eta Uharte Zentroaren laguntza jaso du / Este proyecto ha recibido la ayuda de Idensitat y Centro Huarte” eta Idensitat zein Uharte Zentroaren logotipoarekin, eta aldez aurretik jakinarazi.
Emaitzak publikoki aurkeztu ahal izanen dira landutako testuinguru bakoitzean, proiektu bakoitzaren izaera kontuan hartuta.
Jarrera arrazistak, homofoboak, transfoboak edo/eta matxistak izatea, eta, oro har, giza duintasuna urratu dezakeen beste edozein portaera izatea egoitza berehala bertan behera uzteko arrazoi izanen da.
Erakunde antolatzaileek konpromiso hauek hartzen dituzte:
Hautatutako pertsonek konpromiso hauek hartzen dituzte:
Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide hauetara: idensitat@idensitat.net edo educacion@centrohuarte.es
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026