Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak bultzatutako programa kuratorial eta erakusketakoa da, eta Innova Programaren laguntza du; hau, Fundación Caja Navarra eta “la Caixa” Fundazioaren programa da.
2020ko Uholdeak programaren izena Mahaira izan zen, bertan, María Ozcoidi komisarioak lurraldea, etxea eta identitatearen inguruan hausnarti zuez; publikoa afera hauen inguruan arakatzera gonbidatuz Nafarroako artisten lanen bidez. “Mahaira” trukaketa bat da, mahaiaren inguruan aurki daitezkeen gaiak, esaterako, lurraldea, mugak, lankidetza, ekoizpena, botere harremanak edo gastronomia jorratzen dituzten ikusizko artistekin eta artista eszeniko garaikideekin jorratuz. Bost artista nafarren erakusketa, seigarren artista baten zuzeneko ekintzek osatuko dute, bai eta Uharte Zentroko hezkuntza taldeak gidatutako bitartekaritza eta hezkuntza programa batek ere.
Uholdeak 2020
Mahaira
Mahaira hitzak berak esertzera gonbidatzen du. / Ekintza honek mahai inguruan partekatzea dakar. / Partekatze horrek topaketa bat sortzen du. / Topaketa horrek eztabaida bat sortzen du. / Eztabaida horretan gure lurraldean pentsatzen da, gugan. / Gugan pentsatze horrek espazio estu bat sortzen du, lagunartekoa. / Estutasun hori guztiekin banatzen dugu.
Baliteke lurrak izan baino lehen zena izan nahi izatea
Gure planetan bizitzeko moduen eragin sinbolikoa neurtzeko egonezinetik abiatuta sortzen den proiektuan, elkarrengandik urrun dauden bi kokalekuren lurrazalaren gainean, Sahara eta Islandia, bi ekintza egitea planteatu zuen artistak. Mendebaldeko Sahararen lurraldea 2750km baino gehiagoko horma baten bidez banatuta eta markatuta dago duela berrogei urte baino gehiagotik konpondu gabeko gatazka geopolitiko baten ondorioz. Islandia, berriz, planetako bi plaka tektoniko handienen artean dagoen faila handi batean dago, mendebaldeko gure imaginarioko herrialde boteretsuenen arteko muga natural gisa: Europa eta Ipar Amerika. Muga nozioaren aukera desberdinak geografikoki, politikoki eta fisikoki konnotatzeko desiraz, egoitza egonaldi bana planteatzen ditu artistak aipatutako kokaleku bakoitzean. Bi ekintza performatibo egiten ditu bertan. Argeliako Tinduf inguruko saharar errefuxiatuen kanpalekuetako egonaldian gertatzen da lehenengoa; melfa nila batez estalirik, bere gorputza basamortuko areetan arrastatzean bere arrastoaz mugarri moduko linea bat markatuko du. Bigarrena, marra hori bera Islandiako Eyjafjallajókull glaziar inguruan suz markatzean datza. Esku-hartze hauek bideoan hartuta daude eta antzera osatuta: plano orokor handiak, geldiak eta distantzia handira. Leku hauen balore naturala, geologikoa eta ondarezkoa berreskuratzeko interesa sortzen da gainera, nahiz eta maila sinbolikoan izan, biei identitatea ematen dien elementu txikiei so eginez aitzitik, eszenatoki apokaliptiko bat gogoraraziz, tragikoa bezain bikaina ingurumenarekiko sakoneko ardura batetik. Horretarako, bi kokalekuetan ateratako argazki serie baten gainean lan egin du, bertan, inolako bizitza motarik ageri ez den basamortuko eta izotzezko paisaia zabal ikaragarri batzuk ikusten dira. Argazkien inguruan aipagarria da esatea, bizipen pertsonaletik, Islandiako glaziarrekin topaketa bertikala dela eta Saharako basamortu zabalarekin topaketa, horizontala. Gertaera hau irudi batzuk ikusiz ere atzeman daiteke –batzuk frontalagoak dira eta beste batzuk ikuspegi pikatuagoa dute-, honek irudia-objektu eraketa prozesua baldintzatzen du nabarmen, gertaerarekin fidelak izango diren euskarri eta gailuak zein izango diren planteatuz. Hortaz, argazkiei markoa jarri eta gero, egiturak, idulkiak eta zurezko eta burdinazko euskarriak eraiki eta orientazio desberdinetan ezarri dira. Azkenik, ezin ahaztu da izotzaren ahultasuna desertizazioaren iraunkortasunaren aurrean. Horregatik, obraren ekoizpena, Islandiako irudiak zetazko euskarri hauskorretan landuz bukatzen da, eta Saharako irudiak harria bezalako euskarri sendoetan amaitzen da gure planetaren jatorri geologikoetara eratorriz, eta gutiziarik gabe, etorkizuna zalantzan jartzera gonbida gaitzakeelarik.
Amaia Molinet
Arte garaikidea, teknologikoa eta performatiboa masterraren tituluduna, Arte Ederretan lizentziatua da EHU/UPVn. Bere praktika artistikoa argazkigintza hedatu batetik garatzen du, lurraldearen obserbazioan paisaiaren balio sinbolikoak balorean jarriz. Bekak eta sariak jaso ditu erakunde desberdinetatik: Eremuak (2017), INJUVE (2016-2017), BilbaoArte Fundazioa (2015-2016), Nafarroako Gobernua (2016), Eusko Jaurlaritza (2018-2019) eta Bizkaiko foru-aldundia (2018-2019). Egoitzak egin ditu hainbat lekutan: Artifariti (Mendebaldeko Sahara, 2015), SÍM House (Reykjavík, 2016) Nau Estruch (Sabadell, 2017) Centrul de Interes (Cluj-Napoca, 2018-2019) eta Zébra3 (Bordel, 2018). Bakarkako erakusketa hauek egin ditu besteak, beste, “Mugak” BilbaoArte Fundazioan (2016), “Future Fossils” Bilboko museo arkeologikoan (2018) eta San Martín Kultura Zentroan (Buenos Aires, 2018). Erakusketa kolektiboetan ere ikusi da bere lana, esaterako, Uharteko Arte Garaikide Zentroa (Nafarroa), Rekalde Aretoa (Bilbo), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donostia), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona), Rafael Pérez Hernando galeria (Madrid).
Natura morta
Eroritako loreak edo fruitu ustelak.
Azala azalarekin eta luma lumarekin.
Natura hila, hila edo oraindik bizia, bizia edo oraindik biziarekin.
Bizirik une batez, bizirik istant batez, bizi istant bat.
Une bateko bizitza, istant bateko bizitza, bizitza higiezina, bizitzarekin oraindik.
Natura lasaia, prisarik gabe.
Maia Villot de Diego
Arte ederretan lizentziatua eskulturan espezializatuta 2006an. Bere trebakuntza artista desberdinek eskainitako lantegi eta mintegiekin osatu du: Itziar Okariz, Inazio Escudero, June Crespo, Elena Aitzkoa, Idoia Zabaleta, La Ribot, Aimar Pérez Galí, Nilo Gallego, David Bestue, Jaime Conde-Salazar, João Fiadeiro, Claudia Dias, Gary Stevens, Vera Mantero… Bere lana museo, galeria, antzoki, festibal eta arte zentro desberdinetan aurkeztu du: Tabakalera, Nafarroako Museoa, Uharte Zentroa, Rekalde aretoa, Pradillo antzokia, Zarata Fest, Inmediaciones festibala eta La Estrategia Doméstica besteak, beste. Bere azken lanen artean aipatzekoak: W-B B-W (“Emen Hetan Witchy Bitchy Ding Dong It’s Sabbat Time”, Uharte Zentroa, 2018, Julie Laymond komisarioaren erakusketa. La Encartada Moda, Encartada museoan, 2019), “Ni denetan okerrena”, Nafarroako Museoa, 2017, Maite Garbayo komisarioaren erakusketa, Lectura “True in my body”, Tabakalera, 2016. Anarchivo SIDA erakusketaren barnean Equipo re Aimar Arriola, Nancy Garín eta Linda Valdés komisarioen lana eta Échale la culpa I, II y III (BAD festibala, 2014). Isaak Erdoizarekin elkarlanean antolatzen du La Cosa en Casa, etxeen testuinguan artista desberdinen lanak ikusteko programa. (Bilbo)
AZKAR ONA DA BAINA AZKARRAGO HOBEA
“Azkar ona da baina azkarrago hobea-k” denbora kualitatiboa urtaroei, paisaiari, zonalde espezifikoetako une jakin batzuei eta urteko sasoi jakinei eragiten dien ideiarekin lan egiten duen ekintza bat suposatzen du. Artistak elur-bolak jasotzen ditu bere lagunekin neguan jaioterrian, Iruñean eta familiaren etxeko hozkailuan gordeko ditu. Udan, elur-bola gerla antolatuko du igerileku batean. Bi ekintzek agerian uzten dute denbora kualitatiboaren ideia, bertan, ideia bat bestearen gainean dabil. Bola bilketa oroi-minez betea dago: artistaren sorterritik gertu, bertan bizi gabe urteak daramatzan tokian, institutuko lagunen laguntzaz eta iparraldeko haurren neguko uneak gogora ekarriz. Izoztutako bolen berreskuratzea, lorategia eta igerilekua dituen etxe batean eginen da artistaren lagunekin hurrengo udan. Lagunekin topaketa aproposa da elur piloten gerla egiteko. Denbora aldaketa hau, ez hainbeste leku aldaketa, Ferminen helburua da testuinguruak modu baldarrean trukatzeko eta elur gerlari bigarren irakurketa bat emateko, hain zuzen ere, helduek gozatutako haur jolas bat oraindik bihurriagoa bihurtzen denaren hausnarketa bat. Autobiografiak indarra hartzen du eta nostalgia ideiak artistaren inguru hurbila aintzat hartzen badugu (amaren hozkailua, institutuko lagunak edo iparraldeko neguak). “Azkar ona da baina azkarrago hobea-k” abian jartzen ditu hotza, elurra, jolasa, laguntasuna, nostalgia, ospakizuna, egunerokotasuna… Agerian geratzen da Ferminek ohi denez erabiltzen duen lekualdaketa: begirale gisa egotean ideiak indartzea eta ondoren frikzio puntuak aurkitu, lan ildoak eta sorkuntza markatu eta errealitatea, bizipenak eta ohiko esperientziak bereganatu eta dekonstruitu. (Testua: Juan Canela eta Ane Agirre)
ZALDIZKO
Hainbat mahai-bikote daude bata bestearen gainean jarrita eta tartean kanikak daude, oreka ezegonkor bat geratzen delarik. Zaldizko izenburua mahaiaren lau hankengatik izan zitekeen, gizakiaren neurrira egindako altzari hori, bertan objektuak eta ukondoak jartzen ditugun objektua. Zaldizko keinu bat da, zaldizko polizien manifestaldien aurkako kargetan erabilitzako defentsa taktikaren oroitzapen bat. Oreka politikoa hautsi egiten zen oinarrian xaloa zen objektu baten eraginez.
FERMIN JIMENEZ LANDA
Fermin Jimenez Landa lengoaia desberdinetatik abiatzen da – marrazketa, argazkigintza, instalazioa edo bideoa – espazio publikoko eguneroko errutinetatik, internetetik eta karrikatik, ateratzen dituen ohiko planteamenduetan arakatzeko. Botere gabeko ilusionismo euforiko bat, absurduaren erabilera produktibotik, prekarietate sutsua (eta ez xaloa) eta normatiboaren gainditzea, kontzeptualitate fedegabe eta bromazale batek definituriko obra planteatzen du, eta atentzioa arteak mikropolitikan duen eraginean jartzen du. Beste modu batean esanda, bere obrak kontzienteki indartzen du barregarria dena, ziurtzat genuen hura aztoratzeko eta gure bizitza erritmoan pitzadurak sortzeko parodia-helburu eta helburu antiheroi batekin. (David Armengol). Bere lanak ikusgai egon dira Manifesta 11 bienalean, museo hauetan: Zapopaneko MAZ, Artium, Musac eta CA2M, Botin Zentroan, La casa Encendida. Galeria hauen gisakoetan: Travesía Cuatro, Nogueras Blanchard eta Bacelos. Hauekin lan egin du: Consonni, Hayako 1646 eta Helsinkiko HIAP. Balentziako Arte Ederren fakultatean ikasi zuen eta eskolak hartu ditu besteak, beste, hauen eskutik: Robert Morris, Rogelio López Cuenca, Francesc Torres, Jon Mikel Euba eta Douglas Ashford edo Atenasko ASF-n.
OSPAKIZUNA
Arau sozialak eraikitzeko eta mantentzeko irudiek jokatzen duten rola agerian uzten du familia argazkiak proiektu honetan. Publikoa eta pribatuaren arteko elementua den heinean, albuma, intimitate propioa agerian uzteko leiho bihurtzen da eta estali nahi den iluntasun hori arakatzeko leku.
IN ICTU OCULI
Putreak etorriko dira eta gure jana jango dute eta gure eszenatokia hondatuko dute: bodegoia, otordua, gozamenerako espazioa eta zibilizazioa. Putreak, lizuntasunari eta heriotzari, indarkeriari eta beldurrari lotutako piztiak, ezustean iristen dira eta fabula batean bezala, gure ezaugarri batzuk irudikatzen dituzte. Vanitas barroko batean bezala, in ictu oculi, halako batean ez gaude gehiago han. Gure eraikuntzak ez dira gehiago existitzen. Gure plazerak, gure jabetzak, gure jakintzak; denek amore ematen dute denbora, heriotza eta patuaren aurrean. Bai eta, giza suntsipenaren indar menderaezinen aurrean ere.
GRETA ALFARO
Bakarkako erakusketa aipagarrienak dira In Ictu Oculi (2015) Michiganeko Flint Institute of Arts; El cataclismo nos alcanzará impávidos (2015) eta European Dark Room (2014) Balentziako Rosa Santos Galerian; Still Life with Books (2014) Gasteizko Artiumen; In Praise of the Beast (2013), Japongo Hiroshima City Museum of Contemporary Art; eta Invención (2012) Mexiko DFko Ex Teresa; eta proiektu hauek: Roaming Roomekin “site specific” I Will Not Hesitate to React Spiritually (2019), Genesis Foundationekin A Very Crafty and Tricky Contrivance (2012), biak Londonen; edo Comedias a honor y gloria (2016) Valentziako La Galleran. Hainbat erakusketa kolektibotan eta festibaletan parte-hartu du Londreseko Whitechapel Gallery, Institute of Contemporary Arts eta Saatchi Gallery gisako instituzioetan; Brasiliako Banco do Brasil Kultura Zentroan; Miamiko The Bass Museum of Art; Pariseko la Conciergerie; Berlineko Künstlerhaus Bethanien; Madrileko La Casa Encendida edo Roterdameko Nazioarteko Zine Festibalean.
ERRITU MEMORIA
Gogoan dut axuri buruak jatea laborategiko mahaiaren gainean animalia bat jakin minez disekzionatzen duenaren antzera. Haur nintzelarik, labana, sardexka, atzazalak eta hortzak prest identifikagarriagoak ziren atalak bereiziz oraindik, orain, izendatu ez daitezkeen beste atal batzuetatik: zerebeloa, duramaterra, tuberkulu kuadrigeminoak, epifisia, talamoa, ikusmen-nerbioa, aurre-sinua, pituitario gorria, sudur-trenkada, epiglotisa, gorputz kailukara, mihia, magnum foramena, bizkarrezur-erraboila, protuberantzia, hipofisia, ahosabaia… Urteak iragan dira ordutik. Batzuetan ahulagoa izanik eta besteetan indartsuagoa, animaliak kendu ditut nire elikadura zerrendatik. Arrazoiak idiosinkrasia pertsonal batetik gertuago daude, beste izaki bizidun batzuen eskubideetatik baino. Agian, nigan bizi den haurraren kontraesanak besarkatzeko modu bat dira, hark, Heidi eta Copito de Nieveren arteko harreman naif hura irrikatzen du. Hautu pertsonal haren benetako arrazoia edozein izanda ere, animaliak jateari uztea, zure inguruko pertsonentzat zure elikadura aukera zalantzan jartzeko leherkari bat bilakatzen da. Gure amona bizi zelarik, nire ahizpak eta nik animaliak jan genituen bijilia egunetan izan ezik. Inoiz ez hausterre egunean edo ostiral santuan, izan ere basamortuan zehar 40 eguneko Jesusen barauaren penitentzia ohoratu behar zen orduan. Mundu-ikuskera honetan hazia, xalotasunetik onartu nuen gauzak zalantzan jartzeko ahalmenik gabe, arkume buruak jaten nituen Esan, Leire mendiaren magalean. Hain zuzen ere Leireko monasterioan abuztuaren 15ean biltzen gintuen amonak etxeko hamarnaka lagun mahaiaren bueltan Amabirjinen Iturrian. Handik gertu, Porta Speciosan harrian zizelkatutako hainbat izakik maskarak, gizaki itxurak, munstroak, animaliak, mirariak, martirioak, bizioak eta bertuteak ageri dira, eta egun, nire barruan bizi den nahasmenarekin konektatzen duen harmonia misteriotsu eta ilun bat ageri zait bertan. Nire buruari galdegiten diot ia heldutasunak ahots guzti horien artean ahots propioa bilatzean dagoen. Gura amona 2009an zendu zenean, nire bizitzako erreferentea hil zen. Amonarekin harremana eguneroko ekintza batekin, mahaian esertzearekin, errotu zen. Uste dut bizirik jarraitu izan balu ezinezkoa zitekeela axuri haragia jaten uztea, izan ere, bere munduari uko egitea izango zen, nekazaritzan oinarritutako bizi baten jakintzei uko egitea. Michel Pastoureau historialariak dioenez, etxekotu dugunetik axuria da gizakiok gehien eraldatu dugun animalia. Niretzat, munduko etxeko animalia zaharrenaren historia eta hirietan finkatzeak trauma bat dakar berarekin. Trauma honek, landa eremuan bizitzeko oroi-min indartsu gisa ulertuta, klon bat osatzera eraman gaitu. Dolly ardiaren mugarriak pausu bat haratago garamatza “hamabi mila urte, gizakiaren eta arkumearen arteko loturen historia; historia ekonomikoa eta biologikoa ez ezik, gizartearena eta sinbolikoa”. Egun, “munduko bekatua kentzen duen” jainkoaren arkumea, klonatzeko eta ikerketa zientifikorako animalien ekoizpen transgenikorako materiala da? Duela hamar urte amona hil eta gero, infernuaren beldurra sortzen zuen jokamolde espiritualaren estalkia erori zen. Heldutasunaren bidean jada ez dakit Grimm Anaien ipuineko zazpi antxumeen aldean nagoen edo kume errugabeak jateko hankak irinean zuritzen dituen otsoa naizen. Kontua da, amona falta denetik, urruneko lurraldeetan bila aritu naizela, Txina, Mexiko, Amerikar Estatu Batuak, Errumania edo Hegoaldeko Korea. Agian, jakiek esperimentatuz eta haragiari uko egiten, bere faltak utzitako hutsunea betetzen saiatzen ari naiz. Hego Koreako Jeju irlara iritsi nintzenean 2018ko ekainean, nire buruan kokatu zen lehenengo irudia, Haenyeo-ena izan zen. Amona urpekari hauek, itsas-belarriak eta beste molusku batzuk biltzen ibiltzen ziren modu artisanalean, apneaz urpean igeri eginez aire bonbonarik gabe. Emakume hauen indar eta ahaleginak ez zidan utzi irlako herri txiki batean emakume zahar batek ekarri zidan zopan oraindik bizirik uzkurtzen ziren itsas-belarriei uko egiten. Uko egiteak, Dragoi Erregeari otoitz eginez eta beraien xamanaren laguntzaz komunitatearen segurtasuna eta oparotasuna ziurtatzeko hazi magikoak landatzen dituzten emakume hauen jakintzei ohoratzea ekidingo zuen. Nire harridura ikustean, emakumeak adeitasunez, buelta eman zien animaliei nire zopan hil zitezen. Hiru urtez animaliarik jan gabe egon eta gero itsa-belarri bat hiltzea esperientzia bizia izan zen fisikoki, haginak erabili nituen indarrez murtxikatzeko eta energiaz bete ninduen momentuan. Esperientzia mistikoa izan zen. Trantze baten gisa, kontzientzia aztoratu une bat, energia, kolore, zapore, usain, emozio parametro abstraktuetan oinarritua eta agian, amonaren oroitzapen biziarekin konexio bat.
LEIRE URBELTZ
Arte Ederretan lizentziatua da eta Artearen Ikerketa eta Sorkuntza masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean. Bartzelonako Eina eskolan Sormen Ilustrazio eta Ikusizko Komunikazio Teknikak ikasi ditu. Madrileko La Casa del Lector-Mataderon Haurrendako Album Ilustratu masterra du. Nazioarteko egoitza artistikoak egin ditu Seuleko Sema Nanjin (Hego Korea), Ciudad Juarezeko Centro Cultural El Paso del Norten (Mexiko) eta Pekineko Manga Art Studion (Txina). 2012an Bilbaoarteko artista egoiliarra izan zen, 2015ean Nafarroako Arte-Gazte-Topaketako lehenengo saria, 2016an Sorkuntzarako Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso zuen eta 2017an Leonardo beka jaso zuen Fundación BBVren eskutik. Hainbat erakusketa egin ditu bakarka Iruñean, Bilbon edo Gasteizen. Ilustratzaile eta artista plastiko lana, Uharteko Arte Garaikide Zentroko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko bitartekaritza lanekin uztartzen du.
MASLOWEN 1.3 TEOREMA #BOKATAK
Maslow-ren Teorema elkarlaneko proiektu irekia da, horren testuingurua, arte kritikoa eta “Maslow-ren piramidearen” estadioen inguruan egituratzen da. Lana, fabrikako langileen ohiko ogitarteko serie bat da, masan eginak daude eta antolaketa-irizpideak, epeak, kalitatea, denborak, eraginkortasuna eta segurtasuna kontuan hartuta ekoiztu dira. Ogitartekoen muntaketa lana kate-produkzioaren ohiko parametroekin monitorizatu da 0tik %133 bitarteko efizientziaz metodo eta denbora irizpideei begiratuz, antolaketa modelo bat jarraituz eta aurretik ezarritako kalitate eta higiene oinarri batzuekin. Piezak lan banaketari buruz hitz egiten du, langilea lanetik aldentzen denean, eta “alienazioa” deritzon hori sortzen dionean, hainbatetan aipatu ez arren, jasaten duen sufrikarioaz. Gure bizitzak neurtzeko positibismo zientifikoaren obsesioaz hitz egiten du, giza jarduera guztiak fede itsu baten bidez kuantifikatzearren, guztia zientziaren bidez azal eta neurtu daiteke eta honek, paradoxikoki, magiarekin eta mitologiarekin bat egiten du. Artisten lanaz ari da, agian kanpotik begiratuta irudiko luke lantegiko langilearena baino garaiagoa dela, galdetzen digu ez ote dagoen artistaren lana alienatuagoa prekarietate terminoetan zein kapitalismoaren azeleraziorako “kolaborazionismoan” (kulturala da jada, naiz eta kontakizun gehiago sortu produktuak baino). Egun talde lanaz hitz egin daitekeen edo ez ari da, lantokien demokratizazioaz eta horizontalizazioaz. Artisten arteko konpetentziaz ari da, milaka ordu sartzen diren baliabideen galeraz eta azkenean “bat besterik ez geratzean”, saritutako bakar bat egotean, museo edo galeriaren arrakasta lortzen duena…
TXANDA ALDAKETA
Produkzio-bitartekoen jabetzan oinarritutako lanaren antolaketa baten testuinguruan eta hauen eraginkortasuna maximizatzeko asmoaz, XIX. mendean txandakako lana sortzen da – shift work – 24/7 – erreleboka- etab. Piezak, ekoizpen lanen erritmoa zaintzeko pertsona kopurua nabarmen jaitsi den historiaren unean lan baketaren paradoxa planteatzen du eta zalantzan jartzen du ekoizpen moldeen inguruko paradigma aldaketa, P2Pa indarrean sartu denean, kode irekiak eta beste hainbat metodologiak eta teknologiak, esaterako robotikak eta adimen artifizialak, pixkanaka prestatu gabeko eskulangileen soberakina eragiten ari denean, agerian geratzen ari dira lan harremanak edo ekoizpen bideen jabetza publikoa, besteak, beste.
FERMÍN DÍEZ DE ULZURRUN
Artista, komisarioa eta industria diseinatzailea, industria instalazioetan graduondokoa UPCn. MAslow Industriesen sortzaile eta zuzendari nagusia, komisariotza proiektuak, sormen proiektuak eta eskubide intelektualak ekoizteko eta kudeatzeko entitatea. Bekak jaso ditu Nafarroako Gobernutik “Histéresis” (2016) proiektua ekoizteko, 2017an “100 Después de Duchamp” argitalpena argitaratzeko, Centro Español de Estampa Contemporánearen eskutik. Hainbat erakusketa egin ditu, besteak, beste: 33430467J / Nachträgliche Überprüfung, Apartments am Brandenburger Tor, Berlinen, Alemanian. “Exposición”, Arturo / Fito Rodríguezekin Habitación 5, Uharteko Arte Garaikide Zentroan, 2017. “Treball / trabajo / arbeit / work”, Bartzelonako Galería Sicarten 2015. “Arbeit macht frei” Uharteko Arte Garaikide Zentroan, 2013 “Kill yr. Idols”, 2009 eta “33430467-J” Iruñeko Ziudadelan, 2003 edo “Ecografías” Madrileko Tentaciones de Estampan, 2002. Komisariotza lanak egin ditu beste batzuen artean proiektu hauetan: “EL TEOREMA DE MASLOW Nº4.0 #Aquello que todavía (puede / merece la pena) ser salvado, EXITUS”, Peio Izcuerekin, Palma de Mallorcako Addaya Centre d´Art Contemporanin 2016. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº3.0 #DIE SACHE SELBST / La cosa real / Benetakoa” Ana G. Alarcón, MawatreS eta Hélène Dubocekin Ziudadelako arma aretoan, Iruñea, 2016. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº2.0 #La necesidad satisfecha no genera comportamiento alguno” con Peio Izcuerekin Bartzelonako Sicart Galerian 2016. “La fábrica / Lanteguia / The Factory”, ocupación de la fábrica Industrias Aranguren, 2015. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº1.0 #La realidad propositiva”, Maslow Industries Lleidako EMBARRAT festibalerako 2015.
Data eta herriak
Agoitz
2019ko urriak 4 – 30
Agoizko kultur etxea
Tutera
2019ko azaroak 8 – abenduak 8
Tuterako almirantearen etxea
Altsasu
2020ko urtarrilak 10 – otsailak 2
Iortia kultur gunea
Tafalla
2020 otsailak 7 – Martxoak 1
Tafalla kulturgunea
Erakunde laguntzaileak
Laguntzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026