Eskola Lurraldea 2025

Deialdi honen helburua hezkuntza-proiektu bat babestea da, non eskola-mugak gainditu eta lurraldearekiko harremana birplanteatzen duena, arte garaikidearen estrategietatik hurbil, eta bertako artistekin lan egiteko testuinguru bat sustatzeko helburuarekin.

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "Territorio Escuela 2025 Eskola Lurraldea" 2024/11/25 lunes

Itxita
Deialdia ikusi

Territorio Escuela 2025 Eskola Lurraldea

Nori zuzendua

hezkuntzan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Iraupena

2025ko otsaila eta maiatza bitarteko bost aste

Zer eskaintzen da

  1. Ekarpen ekonomikoa

    2300€ (dagokionean, BEZ-a barne) ordain-sari moduan.

  2. Ekarpen ekonomikoa

    Gehienez 1500€ (dagokionean, BEZ-a barne) ekoizpen kontzeptuan.

  3. Jarraipena

    Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena

  4. Uharte Zentroan lan egiteko lekua

    Baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Helburu bikoitza duen deialdia da, alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bestetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi hau gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistei zuzenduta dago. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin lotzea/elkartzea bilatzen da.

Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza-prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko, eta ondorioz, kultur ekoizpenerako agertoki gisa.

Bitartekaritza

Hautatutako proiektuak