Uharte 2025 Ikerketa artistikorako egoitza

Fortaleza programak topaketa, gogoeta eta tentsio kolektiborako espazioen sorrera aztertzen duten proiektuak babesteko diseinatuta dago.  

Egoitza hau Hub Cultural Porto Dragão eta Uharte Zentroaren arteko truke artistikoko programaren parte da.

Ikerketa artistiko eta kuratoriala, Hub Cultural Porto Dragão kultur zentroarekin egindako truke artistikotik etorritako artisten eskutik. Egoitza hau PRIS (Programa de Residencia e Intercambio) programaren parte da, eta kultur arloko profesionalen arteko elkarrizketak sustatzea du helburu, artearen ikuspegi trans/a/postdisziplinariotik abiatuta.

Testuinguru poetiko garaikidean, jakintza artistikoen arteko mugak lausotzen dira, hibridismoa eta hizkuntza artistikoen uztarketa bultzatuz, ikerketa eta sormen berriak ahalbidetzeko. PRISek ez die soilik artistiei beren ideiak zabaltzeko aukera ematen, baita truke kulturala sustatzen ere, artea egiteko modu tradizionalak zalantzan jarriz eta arte-esparruko baliabide eta sareetara sarbidea demokratizatuz.

Programa honek arte-praktika garaikideak indartzen ditu eta artistak laguntzen ditu, hizkuntza artistiko desberdinetan murgiltzeko aukera eskainiz. Sormen-prozesua esperientzia partekatuan eta ezagutzaren trukean oinarritzen den filosofia bati jarraitzen dio.

Lurraldea

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du