Ikerketa kuratoriala 2024

Zeharkako eta ez espezializaturik diren publikoekin partekatzeko modua ikertzen duten proiektuetarako deialdia, eta programazio-formatuak iraunkortasun, malgutasun, informalitate eta lankidetza irizpideen arabera gidatzen diren proiektuetarako.

Deialdiaren itxiera "Ikerketa kuratoriala" 2024/04/04 jueves

Itxita
Deialdia ikusi

Ikerketa kuratoriala

Ikerketa kuratorialaren inguruko proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak. Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak edota proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Horrenbestez, egonaldian, bi agenteek elkarlanean jardun ahal izango dute ikerketaren xedea Uharte Zentroaren 2024ko edo 2025ko programazioaren parte izan dadin.

Nori zuzendua

Edozein alorretako eta prozesu-fasean dagoen proiektu artistiko bat duen pertsona edo kolektibo.

Iraupena

8 aste, 2024ko iraila eta azaroa artean

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Hautatutako proiektuak