Uharte Zentroko egonaldian eta egoitzan dauden artisten lana ezagutzeko gonbidapena. Ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa
Uharte Zentroa artista eta eragile ezberdinen arteko lan eta elkarbizitzarako gunea da, non ikerketa, sorkuntza eta prozesu artistikoez gain bestelako loturak ere partekatzen dituzten. Estudio Irekiak lanean ari diren artisten proiektuen garapenera hurbiltzeko aukera bat dira. Ate irekien hiru egunetan zehar, ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa eskaintzen da. Mentorien, tailerren eta bisiten bidez, Uharte Zentroko biztanleek egun horietan beste eragile gonbidatu eta parte-hartzaile batzuekin harremanetan jarri ahal izatea bilatzen da.
Jarduerak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026