Ekoiztu Uharte Zentroaren deialdi irekia eta jarraitua da, Zentroaren testuinguruan prozesu artistikoak garatzen laguntzeko.
Sarbidea Aukeraketa prozesua
Deialdiaren itxiera "Estudioen modalitatea" Deialdi jarraitua
Izen emateSarbidea Aukeraketa prozesua
Deialdiaren itxiera "Baliabideak Modalitatea" Deialdi jarraitua
Izen emateSarbidea Aukeraketa prozesua
Deialdiaren itxiera "Autoedizioa Modalitatea" Deialdi jarraitua
Izen emateEkoizpen artistikoa zentzu zabalean ulertzen dugu, egitea, pentsatzea eta ikertzea bereizi gabe, eta nahitaez obra bat sortzera edo aurrez zehaztutako emaitza batera bideratu beharrik gabe.
Ekoiztuk denbora, espazioa eta baliabideak eskaini nahi ditu prozesu horiek garatzeko, eta baldintzak sortu nahi ditu Zentroan elkartzen diren praktikek eta pertsonek elkarrekin harremanak izateko, zalantzan jartzeko, ezagutzak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.
Deialdia hiru modalitatetan egituratzen da: Estudioak, Baliabideak eta Autoedizioa, laguntza eta ebazpen modu desberdinekin.
01 Estudioen modalitatea
Modalitate hau denbora, espazioa eta jarraitutasuna behar duten prozesu artistikoetarako pentsatuta dago. Sei hilabetez estudio bat eta proiektuaren garapenari eusten laguntzen dion laguntza ekonomikoa eskaintzen ditu, baita prozesuan zehar eztabaida, partekatzea eta hausnarketa bultzatzen dituen laguntza ere. Ez da beharrezkoa emaitza itxi bat lortzea edo prozesua amaitzea: bereziki interesatzen zaigu Zentroan egon bitartean gerta eta eralda daitekeena.
Nori zuzendua
Iraupena
Zer eskaintzen da
3000€ (dagokionean, BEZ-a barne) ordain-sari moduan.
Baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.
Ebaluazio komisioaren bidezko jarraipena
Laguntza jasotzen duen pertsonak Uharte Zentroko instalazioetan erakutsi ahal izango du ekoiztutako obra.
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
02 Baliabideak Modalitatea
Modalitate hau Uharte Zentroko laborategiak, ekipamenduak eta ezagutza teknikoak behar dituzten proiektuetarako pentsatuta dago. Ekoizpen, ikerketa eta esperimentazio materialeko prozesuak erraztu nahi ditu, baliabide horiekin lan egiteko beharrezkoak diren gastu batzuk estaliz. Laguntza prozesuan eta Zentroko azpiegituren erabileraren bidez esperimentatu eta garatu daitekeen horretan oinarritzen da bereziki.
Nori zuzendua
Iraupena
Zer eskaintzen da
Gehienez 1500€ (dagokionean, BEZ-a barne) ekoizpen kontzeptuan.
Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena
Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera.
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
03 Autoedizioa Modalitatea
Modalitate hau izaera artistikoko argitalpen-proiektuei zuzenduta dago, autoedizioa sorkuntza-prozesuaren zati gisa aztertu nahi dutenei. Bereziki, RISO inprimaketaren aukerak eta hori Zentroko laborategietan eskuragarri dauden beste prozesu batzuekin, hala nola grabatuarekin edo koadernaketarekin, konbinatzen dituzten proposamenetara bideratuta dago. Argitalpena azken euskarri gisa soilik ulertu beharrean, haren dimentsio materiala, esperimentala zein praktika kolektibo moduan.
Nori zuzendua
Iraupena
Zer eskaintzen da
Gehienez 1000€ (dagokionean, BEZ-a barne) ekoizpen kontzeptuan.
Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera.
Uharte Zentroko lan-taldearen bitarteko jarraipena
Ebazpen-data
Harremanetarako pertsona
Copyright © Uharteko Zentroa 2026