Argizari galdua II. La materia en tránsito / La matière en transit ikastaroa

Kanpoko deialdiak

Abuztuak 24 - 25, Aezkoako Kultur Ola (Orbaitzeta)

Dagoeneko ireki egin da udako ikastarorako izen emateak. Disziplinarteko ekimen artistiko bat da, artearen eta heriotzaren arteko lotura aztertzen du argizariaren erabilera sinbolikoaren bitartez, dolu-argizariaren eta ezkoaren eskulanen inguruko jakintzak eta ohiturak berrituz.

Aurkezpena

“Argizari Galdua” diziplinarteko ekimen artistiko bat da, eta artearen eta heriotzaren arteko konexioa esploratzen du argizariaren erabilera sinbolikoa eginez, dolu-argizariaren arloko jakintzak eta tradizioak berrituz eta irundako argizariak eskuz eginez. Ikastaro honen bidez, ikerkuntza akademikoaren arlora hedatuko da ekimena, eta, horretarako, artearen historian, etnografian edo praktika artistikoan oinarriturik dauden hitzaldiak, topaketak eta proposamenak hartzen ditu barne. Lan prozesalaren eta ikerkuntza akademikoaren arteko gurutzaketa horretan, bi arloek aberasten dute elkar.
Ikastaroaren lehenbiziko edizioa 2024ko uztailean egin zen, Baionan, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko Unibertsitateen partzuergoaren mugaz gaindiko ikastaroen esparruan.
Oraingoan, ikastaroa Nafarroako Pirinioen bihotzean dagoen kulturgune batean eginen da: Kultur Ola. Ikastaroak parte-hartzaileei eta hizlariei aukera emanen die ikergaiari loturiko errituarekin lotura batzuk birsortzeko. Hori horrela, haren helburu bakarra ez da dolu-argizariari buruzko jakintzak transmititzea; izan ere, forma berriak sortzeko eta dolu-argizariaren eta mundu garaikidearen arteko elkarrizketa berritzeko ikuspegia irekitzen du artearen bidez.

Egitaraua

Igandea 24 abuztua
18:00  Organbide mendi-lepoan dagoen esku-hartze artistikoaren irekiera-ekitaldia
Veilleur d´ajour nuit

Estelle Deschamp, artista

Astelehena 25 abuztua
10:00-10:15  Aurkezpena

Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia

10:15-11:15  Hitzaldia
Argizarizko eta buztinezko erretratuak. Antzekotasun galduen bila

Gorka López de Munain. Euskal Herriko Unibertsitatea.

11:15-12:15  Hitzaldia.
Histoire du portrait de cire

Marina Seretti. Université Bordeaux-Montaigne

12:15-12:30  Atsedenaldia

12:30-13:30  Hitzaldia.
Jariatze bero bat; argizariari buruzko esplorazioak

Laura Salguero. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

13:30-15:15  Bazkaria

15:15-15:45  Filmaren proiekzioa + elkarrizketa
Izurria

Julia de Luis López. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia

15:45-16:45  Hitzaldia
Mila libra argizari: argizaria, ondare (im)materiala

Xabier Kerexeta. Gipuzkoako Foru Aldundiko etnografia-teknikaria

16:45-17:00  Atsedenaldia

17:00-18:00  Mahai-ingurua
Moderatzailea: Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia
Argizari Galdua: argizaria eta dolua praktika artistiko garaikidean

Agläe Miguel. Artista eta diseinatzaile grafikoa
Julie Laymond. Kuradorea eta co-op elkartearen zuzendaria
Nerea de Diego. Nafarroako Unibertsitate Publikoa