Ze lore hain polita!

Clara Martínez Ramos

Urre koloreko argiak argiztatzen dituen gauzen artean munstro 1 dago, eta munstro hura lore 1 da eta lore-munstro hori urre koloreko argiarekin elikatzen da. Eta aretoan dauden pertsonek, munstroak edota loreak ez direnak, edo hori uste du behintzat, urre koloreko argiarengana gerturatzen dira eta ikusten dituzte honek argiztatzen dituen gauzei gertatzen zaizkien gauzak, eta pertsona horiek gerturatzean, argi horrek argiztatzen ditu eta ikusten ari ziren hori bilakatzen dira.