leihotik begiratu,
ez kristalizatu,
kristal hautsiak.
paperezko hegazkin bat, serpentina bat, hula-hop bat, arrainontzi bat.
gora eta behera begiratu.
paperezko bolatxoak egin.
oinetan babak ateratzea, argazki bat plastifikatzea.
zerbaitek garondoa ukitzen dit,
ezin ditut nire aurpegia eta bizkarra aldi berean ikusi. bada zerbait misteriotsua, bada zerbait dibertigarria eta bada zerbait hemen.
Hemen HEMEN
elkartutako eskuak eta elur maluta bat erdizka ikusten dira.
ur tanta bat irudiaren gainean,
lausotu. barraskilo lirdinga eta superglue-a.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026