2025/05/02. Aurten hondartzan egin dugun lehen egunaren isla gordetzen duen irudiarentzat, Amaiurren ilearen mugimendua, Donibane Lohizuneko haizea, hondar zuria, kristalaren beste aldetik begiratzen gaituzten emakumez betetako spa, igerilekuko burbuilen mugimendua, itsasoa, olatuak, zerua, eguzkia, itsasontzi txikiren bat eta siluetak guri bizkarra ematen.
Kaixo, printzesita!!!!!
Ze poza eman didan zurekin topatzeak. Zerua eta itsaso urdina ikusi ahal izatea, eta non hasten eta amaitzen zareten ez jakitea.
Marguerite Duras-ek dio: zeruko kolore urdin hori, itsasoarena zena.
Eta zerua ere han zegoen. Begiratu nuen. Gauza guztiak estaltzen zituen, mantso.
Eskerrik asko, bihotzak <3
Ainhoa
Copyright © Uharteko Zentroa 2026