Nire praktika egitetik eta gorputzetik abiatzen da. Ehunaren bidez, keinu bakoitzean emozioak, memoriak eta tentsioak nola erregistratzen diren ikertzen dut. Ikuspegi migratzaile eta feminista batetik, intimoa eta kolektiboa elkartzen diren espazio bat proposatzen dut. Ehunean denbora esploratzen dut: mutatzen duena, deseroso dagoena, errepikatu eta eraldatu egiten da. Nire lana abiaduraren, gehiegikeriaren eta ezarritako erritmoen aurkako protesta da. Gorputzetik ehuntzen dut, artile, bazterkin eta isiluneekin, askatasuna eta plazera bilatuz erresistentzia-modu gisa. Pieza bakoitzak zeharkatzen nauena adierazten du: mundu posibleen eraikuntza elikatzen duten materialen, denboren eta sentsazioen nahasketa.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026