seguir estando con las cosas

clara isabel de pedro lizarazu

seguir estando con las cosas martxan dagoen prozesu bat osatzen du, objektuek euren artean egiten dituzten konposizio, esanahi eta erlazioak sortzeko eta horiei arreta jartzeko interes batekin hasten dena. Berrerabilpen honek zenbait objekturen esanahi-ekoizpena mehatxatzen edo mugatzen duten esparru edo eszenatoki partekatuekin lan egitea dakar, lan materialaren bidez beste erlazio batzuk ezartzen saiatuz. Beren berezitasun material, sozial zein kulturalei erreparatuz, prozesu honek objektu-opariaren hizkuntzara mugatzen du lana, oringoz; izan ere, bere prozesutik norbaiti zerbait egitera bultzatzen zaituen bultzada hori berreskuratzen dut, objektu horrengandik. Hortik aurrera, gutxi gora behera arrakastatsuak diren ariketak aktibatzen dira, materialki ukitu, pentsatu, ireki, agerian utzi, hauteman, lelekuz kanpo utzi edo eszenaratzeko, baita norbere esparrua bera ere.