misconstrued

Patricia Delso Lucas

Izaera lirikoa duen ikus-entzunezko ibilbidea: ekintza iragankorrak, esekitako kontakizunak, esplorazio zinematografikoko eta performatiboko ariketak.  Gorputzek pantailan pentsatu, dantzatu egiten dute, atseden hartzen dute; tarteka hipnotizatuta dirudite. Hiri distiratsu bat agertzen da eguzkiak zipriztindutako paisaia eta malenkoniaz betetako barnealdeen artean. Musika-zatiak, mozketa latzak, aipu literarioak eta off-eko ahotsa duten testu originalak bilakaera sentsorial eta zatikatuan korapilatzen dira. Patricia Delso Lucas-en misconstrued pantaila anitz dituen ikus-entzunezko instalazioa da, jatorrian 16mm-tan filmatutako materialarekin eta kasete analogikoaren soinuarekin sortutakoa.

Obra Robert Rado-ren poema batean eta J.D. Salinger-en Zekale artean harrapaka eleberriko aipu batean oinarrituta dago. Antzezleak: Al Nazemian eta Riggsby Lane.