Sindy Gallardoren praktika eraldaketaren, pertzepzioaren eta gorputzen eta testuinguruen arteko harremanen inguruan egituratzen da. Bere ikerketa artistikoak zalantzan jartzen ditu materialen eta giza gorputzen produktibitate- eta bizitasun-zikloak, eta horiekin nola lotzen, eusten eta birdefinitzen diren aztertzen du.
Keinua zabaldu egiten da, eta gainazalak zeharkatzen ditu. Gainazal horiek bizi-zikloak izan zituzten, eta, orain, jatorrizko logikatik aldenduta, pertzepzio-atari ezegonkor gisa birkonfiguratzen dira. Igarobide horretan, materialtasunak beste gorputz eta espazio batzuekin egiten du bidea, elkarrizketa hauskor, iragankor eta, aldi berean, iraunkorrak hedatuz.
Geruzak jariatu eta tolestu egiten dira, irudimenezko munduetarako eta pultsatzaileetarako sarbideak irekiz, desiotik eta erresistentziatik ehunduz. Uhin eta deformazio etengabean, babesaren eta deskonposizioaren arteko tentsioa gorpuzten da, kontsumoaren eta afektuaren artekoa, hauskortasunaren eta biziaren potentziaren artekoa.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026