de la raíz al rizoma

Jaime Remírez de Ganuza Garrido

(corazón), con(suela), que el (mundo) (rueda),
pues si llega la (noche) y no te has (consolado),
(no) habrá (piedra) en estos (pueblos)
en que tu (eco) quede grabado.

Begirada birbobinatu, aitortu, makurtu. Distantzia hartu, begiak itxi eta haztatu. Ukimena eta ikusmena berradiskidetzea betazaletan. Gorputzen arteko mugak desitxuratzen dituzten diagonal mugikorrak begiradaz laztandu. Dena aniztasun bakar batean fusionatu. Sustrai ustela bere bertikaltasunean etzan. Lurraldearen ahots polifonikoak agindutako mapak marraztu. Absentzia hauskorren hondakinak besarkatu. Haren oihartzunak, beroak eta betierekoak, larruazalean musukatu. Errizoma egitea: harekin bihurtu; harekin bizi; harekin sortu. 

de la raíz al rizoma Lur Altuekin (Soria) dudan harremana aztertzeko eta biratzeko bultzada bat da, eta lurralde horretako —eta harekin egin dudan— ikus-entzunezko ikerketaren zati bat da, 2026an aurkeztuko dena 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen Programaren barruan.